Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.083
🔎  Azalera46 kilometro koadro
🌄  Altuera400 metro
Map

Berastegi Gipuzkoako udalerri bat da. 1.080 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Auzo hauek ditu: Aintzerga, Izotzalde, Eldua, Amerialde, Leitzalde, Eguzkialde, Aiztunalde, Elduainalde, Urdinarrain, Ipuliño, Elizalde eta Plazaola.

Historia aldatu

1374an Tolosarekin bat egin zuen.

1615ean hiribildu titulua jaso zuen eta burujabe bihurtu zen.

1848an Berastegi eta Elduain banatu egin ziren.

 
San Sebastian ermita

Demografia aldatu

2019. urtean 1.053 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko hauteskundeen ondoren Amaia Azkue izendatu zuten alkate.

 

Euskara aldatu

2019an herritarren %91,37 euskalduna zen.

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Udaletxea. 1734an amaitu zuten.
  • Berastegiko dorretxea. XVI. mendekoa.
  • San Martin Toursekoaren eliza. XVI. mendekoa da, baina XIII. mendeko ataria dauka.
  • San Sebastian baseliza. IV. mendekoa izan daiteke.
  • Salbarregi baserria. XVI. mendekoa.

Argazki galeria aldatu