Txikipedia:Jose Migel Barandiaran

Jose Migel Barandiaran
Jose Migel Barandiaran
Jose Migel Barandiaran, Oñatiko Unibertsitateko klaustroan, 1979an egindako omenaldian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Migel Barandiaran Aierbe
Ezizena Aita Barandiaran, On Joxe Miel
Jaio 1889ko abenduaren 31
Ataun, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1991ko abenduaren 21a
Ataun, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Jose Migel Barandiaran Aierbe(on) Joxemiel Barandiaran edo aita Barandiaran izenez ere ezaguna— (Ataun, Gipuzkoa, 1889ko abenduaren 31 - 1991ko abenduaren 21a), antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen, galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen eta ez ahazteko egin zuen lan handiaren ondorioz, Euskal Herrian eta nazioartean ospetsua.[1][2] Urte askoan gogo nekaezinaz eta zientziaren iturriak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lanaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Euskaltzaindia; Real Academia de la Lengua Española; Société Française d'Ethnographie; Folklore Society; eta abar. Arrazoi beragatik, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak.

Aldizkari askotan idazteaz gainera, beste askoren zuzendari ere izan zen. 1972an argitaratzen hasi zen Barandiaranen Lan Guztiak izeneko lanean bildu da. Haren lanetariko batzuk: Eusko Mitologia (1924), Nacimiento y expansión de los fenómenos sociales (1925); Euskalerriko leen gizona (1934); Antropología de la población vasca (1947); Cuestionario para un estudio etnográfico del Pueblo Vasco (1949); Mitología Vasca (1960); Aspectos sociológicos de la población del Pirineo Vasco (1953-57). Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da, nabarmentzekoak direlarik horien artean Santimamiñe, Aitzbitarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain haitzuloei dagozkienak. 1989an bere azken liburua, Euskal Herriko Mitoak, argitaratu zuen.

Ohorezko aurreskuak, gaur egun dantzatzen dena, soka-dantza deituriko dantza baten du jatorria. Borobil batean dantzatzen zen, normalean mutilek osatzen zuten eskutik helduta edo zapi bat eutsiz, soka bat osatuz. Dantza hau Euskal Herrian gehien dantzatu dena izan da denbora luze batez, jaialdi handietan alkate eta diputatuek animatzen ziren. Horregatik aldaketa ugari jasan ditu eta hainbat izen jaso ditu. Dantzari guztien artean garrantzia zutenak bi ziren. Lehenengo mutila, aurreskua deiturikoa, eta azken gizona, atzeskua. Dantzaren hasieran, gizonek buelta bat ematen zuten plazatik txapela eskuan izanda. Horren ostean, aurreskua dantzan hasten zen. Aurreskuaren postua izateak ohore handi bat suposatzen zuen. Horregatik batzuetan eztabaidak sortzen ziren postu hori lortzeko.

Dantza honen ostean, aurreskua eta atzeskua plazaren erdian kokatzen ziren eta dantza bat hasten da, aurrez aurre deiturikoa. “Desafio” izena ere eman zaio, gaztelaniazko hitza erabiliz. Ondoren, sokan zeuden bi edo lau mutil askatzen ziren eta plazako emakume bat aukeratzen zuten aurreskulariarentzako. Normalen alkatearen alaba zen, edo antzeko boterea zuen emakumeren bat. Dantzaria aurreratzen zen eta neskaren aurrean zati bat dantzatzen zuen, hain zuzen, oso zaila zen zatia. Bukatzean, dantza hura berriro errepikatzen da baina atzeskuarekin. Dokumentatua dago Gizaburuagan 1652 urtean, iraileko Andra Mari jaietan, egin zen dantza; Lekeitioko bikarioa izan zen aurreskua eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere bertan zela aipatzen da. Alkateak eta agintariak ere azaltzen dira herriko jaietako une garrantzitsuetan. Bestalde, gazteen artean zabaldurik, XVIII. Mendean elizgizonek ezarritako debeku eta aurkako adierazpenen testigantzak daude, gizon, gazte eta emakumeek “eskuetatik uztartuta” egiten zuten dantza honen kontra. .

Irudiak

aldatu

Kanpo-loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Migel Barandiaran

Erreferentziak

aldatu