Galiziarrak edo galegoak Galiziako herritarrak dira.
Demografia
aldatu2009an Galiziako biztanleak 2.796.089 ziren.
Honela banatzen ziren probintziaka: A Coruñan 1.145.488 pertsona. Lugon 355.195. Ourensen 335.642. Eta Pontevedran 959.764.
Hiri populatuenak hauek dira: Vigo, A Coruña, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol, hurrenez hurren.
Hizkuntza
aldatuGaliziar gehienak elebidunak dira, eta galiziera eta gaztelania hitz egiten dituzte.
Galiziera latinetik eratorritako hizkuntza da. Portugesak eta galizierak jatorri berdina dute, nahiz eta gero bilakaera desberdina eduki duten.
Erlijioa
aldatuGaliziar gehienak kristauak dira, katolikoak (%82 baino gehiago).
Musika
aldatuGaliziarren musika tresna tradizional ezagunenak gaita galiziarra eta panderoa dira, eta dantza tradizional ezagunenak muiñeirak, jotak edo alalak.
Jaiak
aldatuEntroido
aldatuGarizumaren aurretik ospatzen den jaia da, inauterien antzekoa. Jai horietako pertsonaia ezagun batzuk peliqueiroak dira.
Magosto
aldatuEgun horretan gaztaina erreak jaten dira eta ardo berria edaten da. Sardina eta txerriki erreak ere jaten dira. Udazkenean ospatzen da, gaztaina jasotzen den garaian.
Emigrazioa
aldatuGaliziar jatorria duten pertsona asko daude atzerrian, batez ere Amerikako estatu batzuetan (Argentinan, Txilen, Venezuelan, Brasilen, Uruguain eta Kuban). Centros Galegos elkartean sortu dituzte herrialde horietan.
Galiziar ospetsuak
aldatu- Rosalia de Castro (1837-1885), idazlea
- Castelao (1886-1950), idazlea eta politikaria
-
Rosalia de Catro
-
Castelao