Makila-intsektua hosto batean.

Fasmidoak edo makila-intsektuak (Phasmatodea) animalia ornogabeak dira, intsektu klasekoak. Intsektu guztiek bezala hiru zango pare ditu, hau da, sei zango ditu. Makila- intsektuaren espezie batzuek hegoak dituzte. Munduan 6.000 makila-intsektu espezie desberdin daude eta gehienak klima tropikaletan bizi diren arren, batez ere Asiako hegoaldean eta Hego Amerikan, munduko herrialde guztietan aurkitzen dira. Gainera, belarjaleak dira, hau da, landareak jaten dituzte.

Haien bizi-iraupena sei eta hamar hilabete artekoa da eta bizitzeko behar duten tenperatura aproposena 22 eta 24 -koa da, % 60-70ko hezetasunarekin. Makil intsektuek naturan aurkitzen diren elementuetara antza daukate, arrazoi honengatik harrapakariek ez dira gai izaten makil intsektuak hautematezko. Intsektu honen bizitza ez da oso luzea, espeziearen arabera luzeagoa edo motzagoa da, baina sei hilabete eta bi edo hiru urte arteko biziraupena izaten ohi dute.

Map
Map

Ezaugarri orokorrak aldatu

   Ba al dakizu    

Makil intsektuek partenogenesis egin dezakete. Emeek arrautzak ekoiz dezakete ar bat behar izan gabe, baina arrautz hauetatik bakarrik emeak jaioko dira.

  • Klasea: Insecta (Linnaeus, 1758).
  • Ordena: Phasmatodea (Jacobsen & Bianchi, 1902).
  • Familia: Phasmatidae (G.R. Gray, 1835).
  • Generoa: Medauroidea (Zompro, 2000).
  • Ezpeziea: Medauroidea extradentata (Brunner von Wattenwyl, 1907).

Familia desberdinak aldatu

Makila-intsektu guztiek ez dute itxura berdina, hori dela eta, familia desberdinetan bereizten dira:

  • Makila-intsektua: luzanga, hegoak izan dezake edo ez (izatekotan hegan egiteko balio dezakete). Haren gorputzak adar txikien itxura du.
  • Hosto-intsektua: intsektu hauek hosto-itxura handia dute.
  • Azal-intsektua: gorputz sendoagoa du.
   Ba al dakizu    

Makil intsektuek haien gorputz-adarrak birsortzen dituzte. Gainera, harrapakari batek makil intsektu baten gorputz-adar bat hartzen badu, makil intsektuek erraz ihes egin dezakete gihar berezi bat dutelako. Gihar bererzi honek artikulazio bat apurtzeko ahalbidetzen du gorputz-adarra askatzeko.

Harrapakariak aldatu

 
Makila-intsektuaren atalak

Makila-intsektuek hainbat harrapakari ditu. Haien harrapakaririk handienak txoriak dira, baina beste batzuk ere baditu, hala nola, armiarma espezie batzuk, tximino espezie batzuk eta intsektiboroak diren animalia guztiak.

Nola mugitzen dira? aldatu

Makila-intsektu gazteenak mugitzeko ohitura daukate (espeziaren arabera), baina heduak direnean, mugitzeko ohitura murrizten dute edo galtzen dute. Egunean zehar makila-intsektuek geldirik daude eta gauean zehar mugitzen dira janaria lortzeko.

Horrenbestez, makila-intsektuak gautarrak dira. Salto egiteko gai ez direnez, gora egin behar dute. Emeak arrautzak erruten dituenean geldirik geratzen da kumeak jaio arte.

   Ba al dakizu    
Orain arte aurkitu diren fasmido handienak Indonesian aurkitu dira eta 51 zentimetroko luzera dute. Luzera hau pertsona baten besoaren antzekoa da.

Azalberritze prozesua aldatu

Makila-intsektuek azalberritzea erabiltzen dute hazteko. Horretarako, oskola aldatzen dute. Oskol zaharra “exivum” izena hartzen du.

Prozesu hau aurrera eramateko intsektua ahuspez zintzilikatzen da adar batetik. Minutu batzuk pasa eta gero, exivuma (azalberritzearen ondorioz geratzen den soberakina) berreskuratzeko exivuma jaten dute. Intsektu hauek heldutasunera ailegatu baino lehen 8 aldiz egin dezakete prozesu hau.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Makila-intsektuek 4-5 hilabeteak betetzen dituztenean lortzen dute ugaltzeko gaitasuna. Erruleak dira, hau da, arrautzetatik jaiotzen dira eta espeziearen arabera jartzen dituzten arrautz kopurua 100 eta 1.300 artean egon daiteke.

Nolakoa da bizitza zikloa? aldatu

Makila-intsektuaren haztearen arrisku nagusietako bat, ez dutela behar duten janari nahikoa. Behar adina elikatuta ez badaude, elkar jan dezakete. Adarrez eta/edo hostoz elikatzen dira, baina landareak desberdinak izango dira espezie bakoitzarentzat. Gainera, garrantzitsua da, ur nahikoa dutela ziurtatzea.

Nola mantendu makila-intsektu bat maskota bezala? aldatu

       Entzun!

Makila-intsektu bat maskota bezala edukitzea nahiko erraza da. Hala ere, kontuan hartu behar da makila-intsektu bat ez dela txakur edo katu bat izatearen antzekoa, intsektuak ez duelako egingo interakziorik jabearekin.

Zainketa aurrera eramateko, modurik onena makila-intsektuak terrario batean mantentzea da. Terrarioak gutxienez 20 zentimetroko altuera izan behar du, edo ahalik eta altuena, muda egiteko leku nahikoa izan dezaten. Edukiontziaren sabaia sarez eginda egon behar da, makila-intsektuak, azalberritzeko, sabaitik zintzilikatu ahal izango direla ziurtatzeko. Terrarioak ez du apaindura handirik behar, jaten emango dizkiozun hostoak ere bere habitata baitirelako. Animalia hauentzako tenperatura onena 22 eta 24 gradu artekoa da, nahiz eta 15 eta 30 graduko arteko tenperaturei ondo eusten dieten. Terrarioan ehuneko 60 edo 70 inguruko hezetasuna mantentzea ere garrantzitsua da. Elikadurari dagokionez, sasiak, arrosondo, huntz edo brachychiton hostoak eman behar dizkiezu. Gainera, animaliaren bizitza motza dela eta (6 hilabete eta 2-3 urte inguru), ez litzateke beharrezkoa izango intsektua askatzea, oso handiak izaten ohi ez direlako eta bizi iraupen motza dutelako.

Gehiago jakiteko... aldatu

http://www.elmundodelosanimales.com/animales/insecto-palo/insecto-palo.html

https://kids.nationalgeographic.com/animals/invertebrates/facts/stick-insect