Tximino hitza gizakiak ez diren primateak izendatzeko erabiltzen da. Munduan 705 espezie daude eta horien herena Latinoamerikako basoetan bizi dira. Latineamerikako herrietan, Mexikoko hegoaldetik Argentina iparralderaino, 217 tximino mota aurki daitezke.


Tximinoen sorrera
aldatuTximinoak data hauetan sortu ziren: simioak eta tarseroak duela 60 milioi urte sortu ziren. Mundu Berriko tximinoak eta tximu katarrinoak sortu ziren duela 35 milioi urte inguru. Mundu Zaharreko tximinoak eta tximinoak duela 25 milioi urte inguru sortu ziren tximu katarrinoen barruan. Aegyptopithecus edo Parapithecus [duela 35-32 milioi urte] bezalako oinarrizko tximinoak ere primatologoek tximinotzat hartzen dituzte.
Non bizi dira?
aldatuEspezie batzuk zuhaitzetan bizi dira, baina beste batzuk lurrean bizi daitezke.
Zer jaten dute?
aldatuTximinoak orojaleak dira eta normalean hostoak, fruituak,haziak, landareak, insektuak, bananak… jaten dituzte.
Harremanak
aldatuTximinoak ere oso maitekorrak dira beren taldeen artean (musuak, besarkadak eta txaloak ematen dituzte) irribarre egiten dute, keinuen bidez komunikatzen dira.