Txantiloi:Gertaerak/3/27
![Tenerifeko Los Rodeos aireportua.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/Aeropuerto_Los_Rodeos_Tenerife_Norte.jpg/120px-Aeropuerto_Los_Rodeos_Tenerife_Norte.jpg)
- 1513 - Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen Floridan, Ipar Amerikara iritsi zen lehen europarra.
- 1871 – Nazioarteko lehen errugbi partida historian jokatu zuten Eskoziak eta Ingalaterrak. Eskoziak irabazi zuen.
- 1932 - Lehen Aberri Eguna ospatu zen, Bilbon.
- 1944 - Angelu eta Biarrizko bonbardaketa. Hegazkin estatubatuarrek nazien kontrolpeko azpiegiturak kaltetu nahi zituzten. 150 zibil hil zituzten, 250 zauritu eta 375 etxe suntsitu zituzten.
- 1976 - Donostia: Anoetako belodromoan 24 ordu euskaraz ekimena ospatu zen. 100.000 lagun bildu ziren.
- 1977 - Tenerifen (Kanariar uharteak) behe-lainoaren ondorioz, bi hegazkinen talka egin zuten aireportuko pistan (irudian) 583 hildako utziz.