Trebbia (latinez: Trebia) iparraldeko Italiako ibaia da, 115-118 kilometroko luzera duena. Po ibaiaren eskuinaldeko lau ibaiadar nagusietako bat da; beste hirurak Tanaro, Secchia eta Panaro dira. Genova (Liguriako eskualdea) eta Piacenza (Emilia-Romagnako eskualdea) probintziak zeharkatzen ditu, eta Brallo di Pregolako udalerrian Paviako probintziarekiko muga Lesima mendiaren eta Corte Brugnatella udalerriaren artean ere osatzen du tarte oso labur batez.

Trebbia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera105 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°04′19″N 9°41′07″E / 45.072075°N 9.685167°E / 45.072075; 9.685167
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.150 km²
Arro hidrografikoaPo basin (en) Itzuli
Ur-emaria40 m³/s
BokaleaPo

Arro hidrografikoko 1.150 km² horiek Emilia-Romagna (770 km²), Liguria (349 km²) eta Lonbardia (31 km²) artean daude banatuta. Bere ibaiadar nagusiak Aveto eta Perino uharrak (eskuinetik) eta Boreca uharra (ezkerretik) dira. Trebbiako bailara osatzen du.

Historia aldatu

Bi guduen eszenatokia izan zen: Trebbiako gudua deiturikoa (K.a. 218), Hanibal Barkaren eta Tiberio Sempronio Longo erromatar kontsularen artekoa, Bigarren Gerra Punikoan,[1] eta 1799an, Bigarren Koalizioko Gerran, Aleksandr Suvorov jeneralaren tropa austro-errusiarren eta Jacques Joseph Macdonald jeneralaren tropa franko-italikoen artean izandako beste izen bereko guduarena,[2] hain jendetsua eta gordina non hiru egun iraun zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Wise, Terence (2004) [1982]. Armies of the Carthaginian Wars, 265-146 BC. Osceola; Wellingborough: Osprey Publishing, pp. 13-14. ISBN 978-0-85045-430-7. (Ingelesez)
  2. Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Londres: Greenhill, 149–150 or. ISBN 1-85367-276-9..

Kanpo estekak aldatu