Trapezio (muskulua)
Trapezioa garondoko eta bizkarreko gihar zabala da, garondo hezurretik eta lepoaldeko eta bizkarraldeko ornoetatik lepauztaira eta sorbalda-hezurrera doana. Besoa jasotzen du eta burua jirarazten eta aldeetara makurtzen laguntzen du.[1] Oinarri zabala du( triangelu trapezoide itxura). Horrez gain, trapezioaren gorputz muskularra oso sendoa eta lodia da, bereziki goiko aldean.
Trapezio muskulua | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | hypaxial muscles of back (en) |
Konponenteak | tendon of trapezius (en) acromiotrapezius muscle (en) spinotrapezius muscle (en) clavotrapezius muscle (en) Trapezius (upper fibres) (en) |
Arteria | Enbor tirozerbikalaren zeharkako arteria zerbikala. |
Nerbioa | Nerbio laguntzailea eta nerbio espinalen C3-C4 adarrak. |
Muskuluaren akzioa | lateral rotation of the pectoral girdle (en) retraction of the pectoral girdle (en) buruaren eta lepoaren tolespen laterala buruaren hedapena lepoaren hedapena |
Antagonista | serratus anterior muscle (en) latissimus dorsi muscle (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus trapezius |
TA | A04.3.01.001 |
FMA | 9626 |
Terminologia anatomikoa |
- Artikulu hau muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trapezio (argipena)».
Kokapena
aldatuJatorria
aldatuT12 ornoaren arantza apofisian hasten da; ondoren, hortik gora dauden ornoen arantza apofisietatik pasatzen da; jarraian, C7 mailan dagoen garondoko lotailuarekin bat egiten du; hortik garondoko kanpoko protuberantzia okzipitalera abiatzen da, alboetarantz zabaldu eta garondoko goiko lerrora iristen da (esplenioarekin batera). [2]
Ezarpena
aldatuArantza eskapularrera, akromionera eta klabikularen kanpo herenera iristen da.
Zuntzak
aldatuMuskulu honen zuntzak goitik behera(zehar) eta behetik gora(lapran) doaz. Beraz, zuntzek norabide desberdina dute:
- Beheranzkoak:
Garondotik (garondoko marratik eta lotailutik) datozenak lapranki eta goitik behera klabikularen kanpoko herenera eta akromionera iristen dira.
- Horizontalak:
Beherago, zeharkako zuntzak edo horizontalak daude,C7-T12 ornoen arantza apofisietatik akromionera iristen dira.
- Goranzkoak:
Behetik hasten dira lapranki goruntz, arantza eskapularrera iritsiz.[3]
Funtzioak
aldatuMuskulu honen funtzioak, zuntz moten uzkurketaren araberakoak dira:
- Goiko zuntzen uzkurketak, eskapula kanporantz eta gorantz mugitzea edo biratzea eragiten du, barrunbe glenoideoa gorantz mugituz. Beraz, besoa gora igotzeaz arduratzen da.Horrela, goiko gorputz adarra enborretik urrundu egiten du.
- Zeharkako zuntzak uzkurtzen direnean, erronboideari laguntzen diote eskapula erdirantz mugituz. Horrela, besoa atzera mugitzea ahalbideratzen du.
- Beheko zuntzak uzkurtzean, eskapularen torsioan laguntzen du, hau da, goiko zuntzei laguntzen die besoa gora igotzen.
Orokorrean, eskapularen errotazioa, jasotzea eta itzultzea ahalbidetzen du. Bestalde, alde bateko uzkurketak (batez ere goiko zuntzenak), buruaren albo bateko biraketa eragiten du. Biak batera uzkurtzen direnean, ordea, burua hedatzen da.
Inerbazioa
aldatu11. bikote kraneala (nerbio esplenioa edo laguntzailea) arduratzen da trapezioaren inerbazio somatikoaz. Aldiz, nerbio espinalen C3 eta C4 adarrek sentsitiboki inerbatzen dute, bertako sentsibilitatea hartzen baitute.
Odoleztapena
aldatuArteria sublabiotik datorren enbor tirozerbikalaren zeharkako arteria zerbikalak irrigatzen du.
Galeria
aldatuKanpo estekak
aldatu- Dissection: Superficial Back Anatomy Guy
- Trapezius (Upper Fibers) ExRx.net
- trapezius (anatomy) GP notebook
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Anne M. Gilroy / Brian R. MacPherson / Lawrence M. Ross / Michael Schünke / Erik Schulte / Udo Schumacher / Markus Voll / Karl Wesker, Prometheus. (2013). Atlas de Anatomía, Panamericana. ISBN 9788498357080..
- ↑ F. H. NETTER, NETTER, MASSON (2011), ISBN: 9788445820650