Transmisio-bideak

Seinaleak transmititzeko erabiltzen den gai edo materiala, hala nola kobrezko pare bihurritua edo kable ardazkidea, zuntz optikoa, airea, ura eta abar.

Transmisio-bideak edo transmisio-euskarriak telekomunikazioak arloan, transmisio batean hartzailea eta igorlea komunikatzea ahalbidetzen duen euskarri fisikoa da.

Hariak ateratako Kable ardazkide


Transmisio-bideak gidatuak eta ez-gidatuak izan daitezke. Bietan transmisio uhin elektromagnetikoen bidez burutzen da.


Transmisio-bide gidatuak

aldatu

Pare kordatua, kable ardazkidea eta zuntz optikoa ditugu.

Pare kordatua

aldatu

Transmisio biderik arruntena eta hedatuena, lerro telefonikoetako kableetan erabiltzen baita.

Estaldura batez babestutako kobrezko haria eta kanpoko isolatzailea dira pare kordatuaren osagaiak.

Hariak kablearen zehar bikoteka txirikordatzen dira diafonia gutxitzeko (diafonia -crosstalk: aldameneko kanalek eragindako interferentziengatik sortutako akoplamendua). Baita seinalean zein erreferentzian interferentziek eragin berdina izateko ere. Honela, kable ez txirikordatuekin alderatuz zarataren ondorioak gutxitzen dira.

Abantailak:

  • Kostu txikia eta instalatzeko erraza.

Desabantailak:

  • Interferentziekiko sentikortasun handia
  • Transmisio gaitasun murriztua (baina gero eta arinagoak ekoizten ari dira).


Kable ardazkidea

aldatu

Barneko kable eroalea, muina, kobrezko kable zurruna da, hau babesten plastikozko isolatzailea. Isolatzaile hau, kobrezko sareta metaliko eroaleak estaltzen du. Eta azken geruzak, plastikozko isolatzailea, zorro funtzioarena egiten du.

Seinale analogikoek kilometro gutxiko tartean anplifikadore bat beharrezkoa dute eta seinale digitalek errepikagailu bat kilometroko. Telebistarako, distantzia urruneko telefoniarako, sare lokaletarako...erabiltzen ohi da, baina gaur egun distantzia handiko ibilbideetan zuntz optikoekin ordezkatzen dira.

Seinalea kobrezko muin zentraletik igarotzen da. Sareta metalikoak, kanpoko zaratetatik eta interferentzietatik babesteko balio du. Barneko isolatzailea, muinaren eta saretaren artean kontaktua ez egoteko jarri behar da, bestela zirkuitulabur bat gertatuko litzateke. Isolatzailea plastikoz edo bestelako material ez eroalez eginda dago. Transmisio digitaletan zein analogikoetan erabiltzen da.

Pare kordatuarekin alderatuz, bere abantailak:

  • Banda zabalera handiagoa
  • Distantzia handiagoak onartzea
  • Estazio gehiago konektatzen ahalbidetzea
  • Interferentziekiko babes handiagoa dira.

Banda zabalera kablearen luzearen araberakoa da.

Bere desabantailen artean daude:

  • Seinalearen indargabetzea
  • Zarata termikoa
  • Intermodulazio zarata dira.

Zuntz optikoa

aldatu

Aurreko transmisio euskarrietan (pare kordatu eta kable ardazkidea) datuak seinale elektrikoen bidez garraiatzen dira, aldiz, kable optikoan argiaren bidez.

Zuntz optikoa izaera optikozko energia garraiatzen duen euskarri oso malgua eta mehea da. Zilindro-formako hiru atal ditu: kanpoko estalkia, beirazko estalkia eta zuntz optikozko muina. Euskarri hau zuntz optikozko hari bakar batez edo gehiagoz osatuta egon daiteke.

Zuntz optikozko muina, errefrakzio-indize handia duen hari-zuntzez osatutako beira da. Errefrakzio txikixeagoa duen beste antzeko beira batek muina estaltzen du. Bigarren geruza eta kanpoko estalkiaren artean, aramidazko edo kevlarrezko hariez osatutako geruza dago, tiraketek eragin ditzaketen tentsioetatik babesteko. Guzti honen gainetik, kanpoko estalkiak aurreko guztia babesten du.

Transmisio-bide ez-gidatuak

aldatu

Haririk gabeko transmisioak ere deituak, berton lurreko mikrouhinak, satelite bidezko mikrouhinak, irrati uhinak eta izpi infragorriak ditugu. Transmisioa antenen bidez gauzatzen da, normalean euskarria airea delarik.

Norabidezko transmisioak eta norabide orotarako transmisioetan sailka ditzakegu.

Norabidezko transmisioetan, energia elektromagnetikoa sorta baten bideratzen da, hori dela eta, antena-igorgailuek eta antena-hargailuek lerrokatuta egon behar dute.

Aldiz norabide orotarako transmisioetan seinaleak barreiatzen dira eta antenek ez dira lerrokatu behar.

Beste sailkatze irizpide bat maiztasun heinean datza. Hau jarraituz ondorengo hiru maila bereiz daitezke:


Transmisio-bideen mugak

aldatu

Seinaleak euskarri fisikotik transmititzean, aldaketak eragiten dizkioten perturbazioak pairatzen dituzte. Ondoren, perturbazio garrantzitsuenak azalduko ditugu:

Uhinaren indargabetzea

aldatu

Transmisio euskarriak erresistentzia elementuak dituenez, seinalearen energia gain behera erortzen da, bai distantziaren bai erabilitako euskarriaren arabera.

Indargabetzea maiztasunaren arabera aldatzen da, hau da, maiztasun altuenetan baxuenetan baino erresistentzia handiagoa dago. Arazo hau konpontzeko, bobina eta zirkuitu anplifikadoreak erabiltzen dira, maiztasun altuak baxuak baino gehiago anplifikatzeko.

Seinalea leheneratzeko, anplifikadoreak eta errepikagailuak erabiltzean dira.


Atzerapen distortsioa

aldatu

Transmisio-bide gidatuetan, seinale baten hedapen-abiadura maiztasunaren arabera aldatzen denez, seinale baten barruko frekuentzia batzuk besteak baino arinago heltzen dira. Banda-zabaleraren muturrean kokatzen diren frekuentziek atzerapen handiena pairatzen dute.

Distortsio hau ezerezteko ekualizazio teknikak erabiltzen dira.

Zarata

aldatu

Zarata transmititu nahi den seinalearekin nahasten den seinale arrotza da.

Zaratak hainbat jatorri izan dezake:


  • Zarata termikoa: Eroalearen barruko elektroien agitazio termikoagatik agertzen da.
  • Intermodulazio zarata: zenbait maiztasunek transmisio-bide bera konpartitzen dutenean sortzen da.
  • Diafonia: Aldameneko kanalek eragindako interferentziengatik sortutako akoplamendua.
  • Zarata oldarkorra: Seinaleari eragiten dioten iraupen gutxiko eta anplitude handiko pultsu etenak (tentsio-erpinak).


Kanal-ahalmena

aldatu

Kanal batek onar dezakeen datu-abiadurari kanal-ahalmena deitzen diogu.

Kanal baten abiadura, bit/segundotan, Kb/s eta Mb/s adierazten da, baita hertzetan (maiztasuna) ere.

Transmisio-bidearen izaerak banda-zabalera mugatzen du.

Errore-tasa, erroreak gertatzeko probabilitatea da.

Banda-zabalera bakoitzarentzako transmisio abiadurarik handiena gomendatzen da, baina gomendagarria den errore-tasa gainditu gabe. Hau lortzeko eragozpenik handiena zarata da.


Transmisio-bide gidatuak alderatzeko taulak

aldatu

Irizpideak

Pare kordatua

Banda zabaleko ardazkidea (mehea)

Banda zabaleko ardazkidea (lodia)

Zuntz optikoa

Banda-zabalera (0-N Hz)

Erdiko

Erdiko

Altu

Oso altua

Datu-transferentziaren fidagarritasuna

Baxu

Altu

Altu

Oso altua

Interferentzia probabilitatea

Altua

Erdiko

Baxu

Bat ere ez

Transmisioaren segurtasuna

Baxu

Baxu

Baxu

Altu

Luzera

Baxu

Erdiko

Altu

Oso altua

Instalazioa

Erraza

Erraza

Erdiko

Oso zaila

beste irizpideekin:

Irizpideak ''''

Pare kordatua (10BaseT)

Ardazkide mehea

(10Base2)

Ardazkide lodia

(10Base5)

Zuntz optikoa

Prezioa

Merkeena

Pare kordatua baino garestiagoa

Ardazkide mehea baino garestiagoa

Garestiena

Gehienezko luzera erabilgarria*

100* metro

185 metro

500 metro

2* kilometro

Transmisio-abiadura**

10-100 Mb/s

10-100 Mb/s

10-1000 Mb/s edo eghaigo

1-2Gb/s edo gehiago

Kablearen malgutasuna

Malguena

Pare kordatua baino malgutasun gutxiago

Pare kordatua baino malgutasun gutxiago

Ez malgua

Instalazioa

Oso erraza

Erraza

Erraza

Zaila

Interferentzien kontrako babesa

Txarra

Ona

Ona

Oso ona

Errepikagailuen arteko distantzia

2-10 km

1-10 km

1-10 km

10-100 km

Konektore mota

RJ-45 (ISO 8877)

BNC

AUI

SC, ST

Transmisioren segurtasuna

Gutxi

Gutxi

Gutxi

Asko

Erabilera nagusiak

Bulegoko ia sare guztietan (ethernet).

UTP: instalazio txikietan

STP: Token Ring sareko edozein tamainetan

Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan

Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan

Abiadura eta segurtasun handiko edozein motatako instalazioetan

* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.

** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)


Ze lekutarako erabilgarriak:


Kable mota

ERABILLI

EZ ERABILLI

Pare kordatua

Instalazio errazetan non ekipoen arteko konexioak errazak gertatzen diren

LAN sareak uhin elektromagnetikoen aurka babesa behar duenetan

Kable ardazkidea

Distantzia handiagoko transmisioak egiteko

Ekipoak lekuz maiz aldatzen direnetan

Zuntz optikoa

Datuak distantzia handietan, abiadura handiz eta modu seguruan bidali nahi direnean

Aurrekontu apala. Ez baduzu eskarmenturik honelako gailuak instalatzen.

Ikus, gainera

aldatu


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu