Banda zabala
Banda zabala urruneko distantzietan, datuak, ahotsa eta bideoa transmititzeko transmisio-teknika da. Banda zabaleko transmisioek seinale analogikoa eta maiztasun heinak erabiltzen dituzte.
Sarrera
aldatuOrdenagailuak modu digitalean lan egiten duenez, bere seinale digitala seinale analogikora egokitzeko bihurgailua behar du, modema esaterako.
Kable ardazkideren edo zuntz optikoaren bidez maiztasun handiko transmisioak erabiltzen direnean, terminalak eta konputagailuak komunikatzeko, modemez gain, anplifikadoreak ere behar ditu banda zabalak. Transmisio-teknika honek distantzia handiak onartzen ditu.
Seinalearen fluxua noranzko bakarrekoa da eta banda-zabalera nahikoa izanez gero aldi berean hainbat transmisio egin daitezke.
Noranzkoaren arazoari aurre egiteko, irtenbide bi daude:
- Kableatu-bikoitza (dual-cable): Kanal bi erabili; bata bidaltzeko eta beste jasotzeko.
- Kanala zatitu (Mid-split): Kanala maiztasun heinetan zatitzen da. Kanal erdi bat bidaltzeko eta bestea jasotzeko.
Banda zabalean, informazioa berezko maiztasunetik beste maila desberdineko maiztasunera bihurtzen da. Prozesu honi, modulazioa deritzo, seinalea kanalera egokitzeko egiten da eta, gainera, kanala multiplexatzea (konpartitzea) ahalbidetzen du, zenbait erabiltzaile kanala aldi beran erabil ahal izateko.
Banda zabalak, maiztasun-multiplexazioa (FDM) teknika erabiltzen du, datu multzo desberdinak aldi berean transmititzea ahalbidetuz.