Xabiroi (arraina)

Xabiroi izena ere ematen zaien pertziformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Trachinidae familia osatzen dute.
Trachinidae» orritik birbideratua)

Xabiroi Trakinidoen familia osatzen duten bederatzi arrain osteiktieen izen arrunta da.

Xabiroi (arraina)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
Familia Trachinidae
Azpibanaketa

Ezaugarriak aldatu

Gorputz luzarana, alboetatik zapala eta garaia dute, eta beheko matelezurra gora itzulia. Bizkarrean bi hegal dituzte: aurrekoa, garai samarra eta arantza pozoidunekikoa; atzekoa, berriz, apala baina bular-paretik isatseraino luzatzen dena, eta sabelekoa ere oso luzea. Arrainak eta izkirak jaten dituzte batez ere. Ozeano Atlantikoko ekialdeko bazterretan eta Mediterraneoan bizi dira.[1]

Hondo hareatsuetan bizi dira eta aurreko bizkar-hegatsean ezten pozoitsuak dituzte[2]. Gastronomian preziatuak dira oso eta zenbait errezeten oinarri nagusia dira, adibidez bouillabaisserena.

Izena aldatu

Xabiroiak saburdin izenaz ere ezagutzen dira. Bizkaian, gainera, salbario eta salbeu diete.[3] Gipuzkoako kostaldeko herri batzuetan, salbera [4] izenaz ere ezagunak dira.

Espezieak aldatu

Bederatzi espezieak bi generotan banatzen dira:

Banaketa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Xabiroi. .
  3. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  4. «erabili.eus/ Arraindegian euskaraz» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.