Osteiktie

Hezurrezko eskeletoa duten arrainez esaten da. Azala ezkataz estalia izaten dute, eta igeri-maskuria eta operkuluz babestutako zakatzak dituzte. 3-4 hegats bakoiti eta bi pare hegats bikoiti izan ohi dituzte.

Osteiktiea (Osteichthyes, grezierazko ὀστεον /ósteon/ 'hezur' eta ἰχθύς /ichtus/ 'arrain' hitzen lotunea) edo hezur-arraina arrain superklasea osatzen duten goiklaseetako bat da.

Osteiktie
420 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Megaclass (en) Itzuli Osteichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Osorik edo partzialki osifikatuta dagoen eskeletoa duten arrainak dira. Azala ezkata mesodermikoz estalia dute sarritan eta igeri-maskuria dute. Zakatzak bi barrunbetan kokatuta daude, eta barrunbe bakoitzak operkulu batek babesten duen irekiunea du kanpoaldearekin komunikatzeko. Kanpo-ernalketa dute eta gehienetan obiparoak dira[1].

Sailkapena aldatu

Goiklaseak bi klase ditu[2][3]:

Chondrostei azpiklasea
Neopterygii azpiklasea
Holostei infraklasea
Teleostei infraklasea
Coelacanthimorpha azpiklasea
Dipnoi azpiklasea
Tetrapodomorpha azpiklasea

Filogenia aldatu

Hona hemen goiklasearen kladograma:[4]

Gnathostomata

Placodermi

Chondrichthyes

Teleostomi

Acanthodii

Actinopterygii

Sarcopterygii

Tetrapoda

Banaketa aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Osteichthyes
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osteiktie