Haurride
(«Neba» orritik birbideratua)
Haurridea guraso bereko senideak dira[1].
Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].
Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].
Hona hemen:
Semea | Alaba | |
Gizona | Anaia | Arreba |
Emakumea | Neba | Ahizpa |
Motak
aldatu- Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
- Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrebak.
- Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.
Genetika
aldatuAita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNaren % 99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |