Tosta Banda

Tosta Banda nazioarteko folk musika talde bat da, 2016an sortutakoa. Eskozia, Gales, Frisia, Galizia, Irlanda, Euskadi eta Kornualleseko musikari eta kantariz osatua dago. Tosta Banda-ren musika-zuzendaria Mixel Ducau da, eta zuzendari artistikoa Igor Otxoa. Bere lehen albuma, Tosta, Donostiako Elkar estudioan grabatu zen.

Tosta Banda
TOSTA promo argazkia.jpg
Datuak
Jatorria Euskal Herria
Galizia
Eskozia
Frisia
Gales
Irlanda
Kornualles
Musika mota folk
Urteak 2016 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Txalap.ART Productions
Taldekideak
Gwilym Bowen Rhys
Mónica de Nut
Caoimhín Ó Fearghail
Bec Applebee
Rona Wilkie
Marit Talens
Mixel Ducau
Iñigo Egia
Mikel Ugarte
Ixi Jauregi
Informazio gehigarria
MusicBrainz e2508a40-2690-46fe-82d1-13bc2d604235
tostabanda.com

TOSTA kontzertu/ikuskizunean TOSTA BANDAko 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian.

Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta gonbidatu berezi gisa KUKAI Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira.

Haiek guztiek amankomunean dute kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitzegitea eta internazional mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea. Gainera beraien sustraiak partekatu eta elkarrekin lan egitearen gogoan bat egiten dute ere.

Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batetan sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko. Ikuskizunean kanta hauek Kukairen euskal dantza garaikidea eta kultura keltiarreko dantzak gehitzen zaizkio ere.

Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu-ikuskizun originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua. Luis Enrique Mejia Godoyren abestiak dioen bezela, : “… jakin bait dakite txikiak izanik ere..., ¡Elkarrekin sumendia garela!”

TaldekideakAldatu

  • Gales: Gwilym Bowen Rhys: ahotsa, gitarra akustikoa eta mandolina
  • Galizia: Mónica de Nut: ahotsa eta pandeireta
  • Irlanda: Caoimhín Ó Fearghail: ahotsa, bouzouki eta flautak
  • Kornualles: Bec Applebee: ahotsa eta perkusioa
  • Eskozia: Rona Wilkie: ahotsa eta fiddle
  • Frisia: Marit Talens: ahotsa eta perkusioa
  • Euskal Herria: Mixel Ducau: alboka, ttun ttun, klarinete, saxofoi eta gitarra akustikoa
  • Euskal Herria: Iñigo Egia: perkusioa
  • Euskal Herria: Mikel Ugarte: txalaparta
  • Euskal Herria: Ixi Jauregi: ahotsa, txalaparta eta pandero

Kanpo estekakAldatu