Torrada
Torrada, torrija edo ogi galdua[1] (ingelesez: French toast; frantsesez: pain perdu; gaztelaniaz: torrija) munduan zehar famatua den gosaria eta Iberiar Penintsulan Ihauterietan eta Garizuman jaten den azken burukoa da.
Torrada | |
---|---|
jaki, azkenburu eta Gosari | |
Materialak | ogia arrautza esnea azukrea |
Osagaiak | arrautza, ogia eta esnea |
Historia | |
Jatorria | Europa |
Torrada normalean ogi eta arrautzez egindakoa da, baina askotan esnea ere du osagaia. Janari herrikoa eta mundu zabalean hedatua izanda, errezeta asko daude: azukrea, fruituak, gurina edo beste osagaiak dituztenak.
Torrada edo ogi galdua Aldatu
6 pertsonentzat
Osagaiak Aldatu
Prestaketa 1. Aldatu
- Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
- Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
- Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
Prestaketa 2 Aldatu
- Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
- Arrautzak irabiatu plater batean,
- Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
- Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke.
- Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita bota gainetik.
Aholuak Aldatu
- Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utzita.
- Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
- Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
- Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
- Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.
Galeria Aldatu
-
French toast
-
Hong Kongen egindako torrada
-
New Orleansen egindako torrada
-
Torradak fruituekin.
-
Pain perdu
-
Arrautzarik gabeko torradak.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Sukaldaritza liburua/Errezetak/Torrija edo ogi galduak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).