Ireki menu nagusia

San Toribio de Mogrovejo, jatorriz Toribio Alfonso de Mogrovejo y Robledo, (Mayorga, Gaztelako Erresuma, 1538ko azaroaren 16a - Zaña, Peru, 1606ko martxoaren 23a) espainiar erlijioso katolikoa izan zen. Limako 2. artzapezpikua.

Toribio de Mogrovejo
Turibius de Mongrovejo.jpg
artzapezpiku katoliko


Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lima Itzuli
Bizitza
Jaiotza Mayorga1538ko azaroaren  16a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Lima1606ko martxoaren  23a (67 urte)
Hobiratze lekua Limako katedrala
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Valladolideko Unibertsitatea
Coimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta inkisidorea
Enplegatzailea(k) Salamancako Unibertsitatea
Santutegia
Martxoaren 23
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BizitzaAldatu

Salamancako Unibertsitatean Zuzenbide zibila eta elizakoa ikasi zuen. Han, bere osabak, unibertsitatean lan egiten zuenak klaseak ematen, Toribion eragin handia izan zuen. Handik gutxira, Joanes III.a Portugaleko erregeak Coimbrara gonbidatu zuen Juan de Mogrovejo, eta Mogrovejok bere iloba eraman zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Salamancara bueltatu ziren, eta Toribio Unibertsitatearen legeen irakaslea izendatu zuten.  

Bere lan bikaina zela eta, inkisidore nagusi izendatu zuten; hortaz, Filipe II.a enperadoreak Gregorio XIII.a aita santuari Limako artzapezpiku izendatzea eskatu zion. 1579ko martxoan, postua lortu eta hurrengo urtean, Granadan apaiz ordenatu bezain pronto bere arreba eta bere ezkonanaiarekin Limara abiatu zen. 1581ean heldu ziren. Orduan Toribio misioetan aritzen hasi zen Liman zehar, hango biztanleak katolizismora bihurtzen, lekuko gobernatzaileek, sei urte elizaren botere barik egon zirenak, Toribioren lanaren kontra egon arren.

Artzapezpikuaren bizitza, bidaiatik aurrera, misioetan herri indigenak ezagutzerakoan, haien eskubideak defendatzera bideratu zen. Ondorioz, garai berean, Limako Hirugarren Kontzilioaren lehendakaria izan zen, indigenen eskubideak onartzerakoan oso inportantea izan zena.

1606ko martxoaren 23an hil zen Zañan, arratsaldeko hiru eta erditan. Bere ondasun pertsonalak bere mirabeentzat utzi zituen, eta bere onibarrak, pobreentzat.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toribio de Mogrovejo