Aupa, artikulu bat egin nuen atzo "Elosuko fusilamenduak" izeneko izenburuarekin. Artikuluaren hasieran "Paracuellosko sarraskiak" artikuluan dagoen "gertakari infotaula" bera sartu nuen, eta beraz, gero wikidata item bat prestatu nuen infotaula elikatzeko, han sortu berri dudan orrialdearen esteka ipinita.
Baina gaur oraindik ez dira lotuak ageri! Badakit normalean denbora tartetxo bat behar izaten dela lotura hori gauzatzeko, baina... hainbeste? Ez dut asmatzen non egon daitekeen arazoa. Inork laguntzerik bai?