Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Familiaren jabetza diren eta senitarteko hilak gehi beste pertsona batzuk ageri diren argazki zaharrak (duela 80 urtekoak adibidez) igo daitezke Commonsera?

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Argazkilaria duela 70 urte baino gehiago hil bazen, nik esango nuke baietz. PD lizentziapean, noski.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

80 urte behar du, baldin eta Hego Euskal Herrikoak badira; 70 urte urte, Ipar Euskal herrikoak. 1987 urte ondoren, Espainiarako ere, 70 urte. Ordurako, baina, 2057 izango da, baldin eta egilea urte horretan bertan hil bazen!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on, 80 urte atera zirenetik pasa badira (pentsatuz ez dakigula nork atera dituen), ez dago problemarik (betiere egilearen bizitza da kontuan hartu beharrekoa). Nire ustez, zuzen eta legez Commonsen arabera arituz, 80 urte baino gutxiago, zuk egin ez badituzu, ezin dira jarri.

Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Eta familiako jabetzakoak barik, beste inorenak badira? (80 urte atera zirenetik pasatu direnean). Edozeinek igo ditzake?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai! Baina 80 urte egilea hil zenetik. Gertatzen da batzuetan ez dagoela jakiterik, arrazoizko bilaketa batean (adibidez, Internetez), egilea nor den ("anonimoa"), eta orduan argazkia atera den urtea hartzen da kontuan. 80. urtea bukatu egin behar da eskubide guztiak askatzeko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

me-alabek igo ditzakete euren gurasoen argazkiak. Begira bestela GureGipuzkoan dauden argazki asko, familiak laga dituen artxiboak dira, egilea hil eta 80 urte pasa baino lehen. Hala ere, galdetu dezakezu Commonsen zein den biderik "legalena".e

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez zuen senidetasunaren klausula hori ezagutzen; izan ere, gizabanakoek egiten dute eskaera. Begiratuko dut pixka bat

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Azken finean, hilda dagoen norbaitek egindako lanengatik sortzen den dirua oinordekoek jasotzen dute. Galdetuko dut nik ere.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bada, bai. Hala ere, beharbada argazkiaren egilea artean bizirik dago, ulertzen dudanez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bizirik badago are eta errazago dena: kontu bat sortu bere izenean, argazkiak igo eta kitto.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Txikillana: Hemengo erantzunaren arabera, copyrighta behar zenuke... GureGipuzkoan egin dutena nire ustez ez da bide ortodoxoena, beharbada Theklanek aipatutako bidetik joan dira. Ondo segi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berez ondorengo guztiak ados badaude, igo daitezke. Baina errazena izan daiteke kanpo zerbitzu batera igotzea guztiak, cc-by-sa lizentzia ematea (adibidez, Flickr album batera, edo webgune batera) eta ondoren hona igotzea hori argudiatuz. Beste aukera bat, senidearen izenean kontu bat irekitzea Commonsen eta igotzea bere izenean.

"Familiako argazki zaharrak" mezuari erantzun