Tommy Haas Alemaniako tenislaria da. ATP-sailkapenean 11. postuan dago, baina 2002an 2. postura iristea lortu zuen. Tenislari honen afizioak zinea, musika, golfa, NBA, ur-kirolak, mahai-tenisa eta abiadura handiko kotxeak dira.

Tommy Haas

Bizitza
JaiotzaHanburgo1978ko apirilaren 3a (46 urte)
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBradenton (Florida)
Familia
AitaPeter Haas
AmaBrigitte Haas
Ezkontidea(k)Sara Foster  (2010 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g569–338
Binaka i/g74–86
Rankinga2 tennis singles (en) Itzuli (2002ko maiatzaren 13a)
127 tennis doubles (en) Itzuli (2002ko otsailaren 18a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua84 kilogramo
Altuera188 zentimetro

tommyhaas.com
Facebook: Tommy-Haas-133144376702967 Twitter: TommyHaas13 Instagram: tommyhaasofficial Edit the value on Wikidata

Ibilaldi profesionala aldatu

Haas txiki-txikitatik hasi zen tenisean, 2 urte t'erdirekin jada hasia zen erraketa txiki batekin tenis-pilotak bere aitari botatzen. Bere aitak, semeak talentua zeukala ikusterakoan, zeukan diru-kopuru guztia gastatu zuen bere semeari entrenatzaile on bat ordaintzeko. Apustua ez zitzaion batere gaizki atera, izan ere 5 urte beteak zituela, bere lehenengo txapelketa irabazi zuen bere jaioterrian, Hamburgen. Gutxinaka txapelketak irabazten joan zen eta 13 urte zituenean jada Austria, Alemania eta Europako txapelketak irabaziak zituen bigarrengo aldiz. Nick Bollettierik bere talentua ikusterakoan dohain utzi zion bere Floridako akademian sartzen. Beraz, 13 urterekin eta ingelesa ikasi gabe, Haas AEBtara joan zen, serioski entrenatzen hasteko asmoz. 1996an, Haas jokalari profesionala bihurtu zuen eta gorako ibilbidea hartu zuen urte gutxitan izan ere bi urteren buruan bere lehenengo ATP-saria irabazi zuen eta Open Australiarrean final erdietara iritsia zen. 2000. urtean zilarrezko domina irabazi zuen Sidney-ko joko olinpikoetan.

2001 eta 2002 urteak oparoak izan ziren tenislariarentzat, izan ere lehenengo urtean 4 ATP-sari irabazi zituen eta 2002. urtean munduko 2. tenislari onena bilakatu zen. Baina urte hartan, istripu bat gertatu zen, Haasen bizia arriskuan jarriz, gainera bere aita koman geratu zen istripu tragiko hartan. Bere sorbalda hautsi zuen eta zirkuitu-profesionala utzi zuen 2004. urtera arte. Gogo handiz itzuli zen, Andy Roddick, Marat Safin eta Roger Federer bezalako tenislari ospetsuei irabaziz eta urte berean 2 ATP-txapelketa lortuz. 2006. urtean 3 ATP-txapelketa irabazi zituen eta AEB-tako Open ikusgarri bat egin ondoren, zortzirenekoetan kanporatua izan zen hankan lesio txiki bat izan ondoren. Gainera sailkapenean 9. postuan kokatu zen, ondorioz, postu batengatik, ezin izan zuen Masters Kopan sartu. Tommy Haas ezkondua dago eta 2005. urtean jaiotako Sophia alaba dauka.

Banaka aldatu

Sariak aldatu

Zenb. Data Txapelketa Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Otsailak 15, 1999 Menphis, AEB   Gogorra Jim Courier   6-4 6-1
2. Ekainak 1, 2001 Adelaide, Australia   Gogorra Nicolás Massú   6-3 6-1
3. Abuztuak 20, 2001 Long Island, AEB   Gogorra Pete Sampras   6-3 3-6 6-2
4. Urriak 18, 2001 Viena, Austria   Gogorra (I) Guillermo Cañas   6-2 7-6 6-4
5. Urriak 15, 2001 Stuttgart, Alemania   Gogorra (I) Max Mirnyi   6-2 6-2 6-2
6. Apirilak 12, 2004 Houston, AEB   Lurra Andy Roddick   6-3 6-4
7. Uztailak 12, 2004 Los Angeles, AEB   Gogorra Nicolas Kiefer   7-6 6-4
8. Otsailak 5, 2006 Delray Beach, AEB   Gogorra Xavier Malisse   6-3 3-6 7-6
9. Otsailak 25, 2006 Menphis, AEB   Gogorra (I) Robin Söderling   6-3 6-2
10. Uztailak 24, 2006 Los Angeles, AEB   Gogorra Dmitry Tursunov   4-6 7-5 6-3

Finalista aldatu

Taldeka aldatu

Sariak aldatu

Zenb. Data Txapelketa Taldea Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. 1998 Munduko Kopa Alemania   Gogorra Txekiar Errepublika   3-0
2. 2005 Munduko Kopa Alemania   Gogorra Argentina   2-1

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommy Haas