Todiko Marte
Todiko Marte K.a. V. mendean datatutako etruriar estatua bat da. Gerraren jainkoa den Marte irudikatzen du, guduaren aurretik erritual bat praktikatzen ari dena.
Todiko Marte | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. V. mendea |
Mugimendua | Etruriar artea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 141 (![]() |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Vatikanoko Museoak |
Bilduma | Vatikanoko Museoak |
Inbentarioa | 13886 |
Aurkikuntzaren tokia Aldatu
1835ean aurkitu zen, Montesantoko Komentuko harresien ondoan lurperatua, Perugiako probintziako Todi herritik gertu. Inguruan antzinako etruriar finkapen bat egon zen.
Egilea Aldatu
Ez da ezagutzen estatua honen egilea, baina Ahal Trutitis etruriar biztanleak etruriar-greziar jainkoa den Aresi eskainitako tenpluari eman ziola ezagutzen da.
Estiloa eta ezaugarri teknikoak Aldatu
- Eskultura hau etruriar artekoa da, greziar eraginarekin, greziar hopliten antzera.
- Materiala: Fundizioko brontzea
- Altuera: 1,41 metro
- Ezkerreko eskuarekin lantza bat eusten du, eta katilu bat eskuinekoarekin.
- Eskaintza idazkuna (nork eman zuen azaltzen duena) unbrieraz eta etruriar alfabetoz grabatu zen.
- Kasko bat zeraman (aurkitu ez dena).
- Jatorrian idulki baten gainean zegoen (hau ere aurkitu ez dena).
- Begiak zilarrean landuak daude.
Bitxikeriak Aldatu
Estatua trabertinozko geruza artean lurperatuta aurkitu zen, eta baliteke tximista batek jo izana.
Kontserbazioa Aldatu
Gaur egun estatua Vatikanoko Museoetan erakusten da, eta jatorrian zeramatzan lantza eta katiluaren zatiak aparte erakusten dira.