Lehoi orrokarien hilobia
Lehoi orrokarien hilobia, K.a. VII. mendean datatua dagoen hilobi bat da, etruriarrek eraikia, ziuraski printze edo klase altuko pertsonaiaren batentzat. Etruriarren margoz apainduriko hilobirik antzinakoenatzat hartzen da. Gaur egun, hil monumentuaren kokapena, Lazio Garaia eskualdeari dagokio, Erromako probintzian, izen bereko hiriburutik 17 kilometro ingurura dagoena.
Lehoi orrokarien hilobia | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Aurkikuntzaren tokia
aldatu2006an aurkitu zen, antzinako hiri etruriarra zen Veiiren inguruko zelai batzuetan, Etruriako hiririk garrantzitsuenetako bat izan zena, tombarolo bati esker (italieraz, antzinako hilobien lapurra), atxilotua izan ondoren, autoritateei, hilobiaren kokapena eman ziena, honela, bere zigorra txikiagotzeko.
Egitura eta edukia
aldatu- Hilobiak aurrekamera bat du, non, erdi lurperatuta, gerra gurdi bat aurkitu den.
- Margoa hormetan eta sabaian, jarrera oldartsuan dauden lau lehoi eta uretako hegaztiak irudikatzen dituztenak
- Hilobiaren barnean, armak eta bitxiak aurkitu ziren
Bitxikeriak
aldatuArkeologo italiarrak hilobi honetara gidatu zituen antigoaleko gauzen lapurra, 82 urteko gidari turistiko bat zen.