Tinian
Tinian Mariana uharteetan kokatutako uharte txikia da. 101 km2ko azalera du, eta San Jose[1] da bertako herririk garrantzitsuena. Bertatik 8 kilometro ipar-mendebaldera Saipan uhartea dago, artxipelagoko hiriburua.
Tinian | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Azalera | 101,01 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 15°00′N 145°38′E / 15°N 145.63°E |
UTC ordua | UTC+10:00 |
Honen parte da | Marianak |
Insular area | ![]() |
Municipality of the Northern Mariana Islands | Tinian Municipality |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Marianak |
2000. urteko erroldak 3.540 biztanle zenbatzen zituen. Txamorroa eta ingelesa bertako hizkuntza ofizialak dira.
HistoriaAldatu
Tinian, beste Mariana uharteak bezala, 1667an, Espainiaren soberaniapean geratu zen, 1899an Alemaniar Inperioari saldu arte.
Alemaniarrek uharteari erabilerarik ematen ez ziotela ikusirik, japoniarrek Lehen Mundu Gerraren ostean okupatu egin zuten, baina AEBk 1944. urtean konkistatu zuten. Estatubatuarrek irla hegazkin-base bihurtu zuten, eta bertatik aireratu ziren Hiroshima eta Nagasaki herrietan jaurti zituzten bonba atomikoak[2] garraiatu zituzten Enola Gay eta Bockscar hegazkinak, hurrenez hurren.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) DBCity.com.
- ↑ Anonymous. (2014-03-10). «Atomic Bomb» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2016-12-13).