There Was a Crooked Man...
There Was a Crooked Man... (euskaraz literalki Iruzurgile bat bazen..., Hego Euskal Herrian Iruzurgileen Eguna eta Ipar Euskal Herrian Narrastia) 1970eko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko western filma bat da. Bertan, Kirk Douglas, Henry Fonda, Hume Cronyn, Warren Oates, Burgess Meredith, John Randolph, Lee Grant eta Arthur O'Connell aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Paris Pitman (Kirk Douglas) Arizonako basamortuaren erdi-erdian dagoen espetxe batean 10 urte isolatuta egoeta zigortu duten alproja jator bat da. Espetxea Woodward Lopeman (Henry Fonda) zaindari puritano, zintzo baina zorrotzaren zuzendaritzapean dago. Paris ihes egiten saituko da, kanpoan aurretik ezkutuan laga dituen 500.000 dolar zain baidauzka, horretarako bere inguruan dituen guztiak manipulatuko ditu, baina bere ihesaldi saiakera guztiak zaindariak zapuztuak izango dira.
AktoreakAldatu
- Kirk Douglas: Paris Pitman Jr.
- Henry Fonda: Woodward W. Lopeman
- Hume Cronyn: Dudley Whinner
- Warren Oates: Floyd Moon
- Burgess Meredith: The Missouri Kid
- John Randolph: Cyrus McNutt
- Lee Grant: Bullard andrea
- Arthur O'Connell: Lomax jauna
- Martin Gabel: Francis E. LeGoff zaindaria
- Michael Blodgett: Coy Cavendish
- C.K. Yang: Ah-Ping
- Alan Hale Jr.: Tobaccy
- Victor French: Whiskey
- Claudia McNeil: Madam
- Bert Freed: Skinner
- Jeanne Cooper: emagaldua
- Barbara Rhoades: Jessie Brundidge andereinoa, eskolako andereinoa
- Gene Evans: Wolff kolonela
- Pamela Hensley: Edwina
- J. Edward McKinley: Gobernadorea
- Ann Doran: Lomax andrea