Thelma Estrin (New York, 1924ko otsailaren 21aSanta Mónica, 2014ko otsailaren 15a) AEBetako informatikaria izan zen.[1] Aitzindaria izan zen ingeniaritza biomedikoan eta sistema adituetan. Osasungintzan eta medikuntzan teknologia informatikoa aplikatzen lehenengoetakoa izan zen. Kaliforniako Unibertsitateko informatika-saileko irakaslea ere izan zen.

Thelma Estrin

Bizitza
JaiotzaNew York1924ko otsailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaRehovot
HeriotzaSanta Monica2014ko otsailaren 15a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Gerald Estrin
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen 1951) Doktoretza
City College of New York (en) Itzuli
Abraham Lincoln High School (en) Itzuli
Stevens Institute of Technology (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbioinformatikaria, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Zientzia Fundazio Nazionala
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen  (1960 -  1990)
Jasotako sariak
KidetzaPrincetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
Tau Beta Pi (en) Itzuli

Gaztaroa eta ikasketak

aldatu

Thelma Austern New Yorken jaio zen. Ikastetxe publikoan ikasi zuen. Gaztetatik matematikarako gaitasunak erakutsi zituen eta kontularitzarako goi-mailako ikasketak hasi zituen New Yorkeko Unibertsitatean. Han ezagutu zuen Gerald Estrin, eta 17 urte zituela ezkondu zen harekin.[2] Hura gerrara joan zenean, New Jerseyko "Stevens Institute of Technology" unibertsitate pribatuko ingeniaritza-laguntzaile iikasi zuen Thelmak hiru hilabeteko ikastaro batean, 1942an, eta irratian hasi zen lanean.[3]

Gerraren ondoren, Thelma eta Gerald Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean sartu ziren, eta biak ingeniaritza elektrikoan graduatu ziren. Thelmak 1951n lortu zuen doktoretza.[4]

Princeton-en ikertzailea ingeniaritza biomedikoan (1951-1953)

aldatu

1950eko hamarkadaren hasieran, Princetonera (New Jersey) joan zen bizitzera bikotea. Han, Gerald Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutuan sartu zen, eta John von Neumann-en inguruan sortu zen taldearekin elkartu zen. Thelmak ikerketa-lanpostu bat lortu zuen New Yorkeko Institutu Neurologikoko Elektroentzefalografia Sailean, Columbiako Ospitale Presbiterianoan, New Yorken, eta ingeniaritza biomedikorako interesa garatu zuen.[5]

Kaliforniako Unibertsitatea (1953)

aldatu

1953an, Geraldek irakasle-postua lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA), eta biak Los Angelesera joan ziren bizitzera. Thelmaren senarra UCLAn lanean hasi zenean, San Franciscoko (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak) "Los Angeles Valley College" bigarren mailako beste unibertsitate batean hasi zen lanean. 1954an, bera eta Gerald Israelera joan ziren, eta lehen ordenagailua eraikitzen lagundu zuten: Weizmann ordenagailu automatikoa edo WEIZAC. 1960an Los Angelesera itzuli zenean, Kaliforniako Unibertsitateko Neurozientziako Ikerketa Institutuarekin (UCLA) elkartu zen Thelma, eta Institutuko datuak prozesatzeko laborategia ezarri zuen 1961ean. 1970 eta 1980 artean zuzendaria izan zen.[6] Hura kudeatzen ari zela, datu analogikoak digitaletara bihurtzeko lehenengo sistemetako bat diseinatu eta garatu zuen, elektroentzefalogramen (EEG) seinale analogikoak seinale digital bihur zitzakeena.[7]

Informatikako irakaslea, Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeles, 1980

aldatu

1980an, Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskolako Informatika Departamentuko irakasle-lanpostua hartu zuen. 1982tik 1984ra, txandakako lanpostua izan zuen Zientziarako Fundazio Nazionalean, Ikerketa Elektronikoaren, Informatikaren eta Sistemen zuzendari gisa. Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutuko[8] (EMBS) Medikuntza eta Biologiako Ingeniaritza Elkarteko lehendakaria eta IEEE Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutuko lehen lehendakariorde exekutiboa izan zen.[7][9]

Emakumeari buruzko ikasketak eta informatika

aldatu

Thelmak emakumeari eta informatikari buruz egindako azterketei buruz artikulu bat argitaratu zuen 1996an, bi diziplinen arteko elkargunea eztabaidatzeko; izan ere, “biak diziplina akademiko gisa garatu ziren 1960ko hamarkadan, baina oso bide desberdinetan eboluzionatu zuten”.[10] Artikulu horretan, Estrin-ek epistemologia feminista eta haren balio pedagogikoak lotzen ditu, informatika “ikasle minoritarioentzat eta diru-sarrera txikikoentzat garrantzitsuagoa izan zitekeen” moduekin lotu ere.[10] Estrin-ek azaltzen duenez, emakumeari buruzko ikerketek ez zituzten landu informatikaren eta ingeniaritza biomedikoaren zientziaren eta ingeniaritzaren azpieremuak, eta, haren arabera, "emakumearen osasuna eta ugalketa-eskubideak aztertzeko tresnak" sortzen zituzten, sortu eta 25 urtera arte. Aldiz, emakumeari buruzko ikerketen ardatza "emakumearen berehalako esperientzia" izan zen, giza zientzien bidez. "Emakumeari buruzko ikasketek", idatzi zuen Estrin-ek, "zientzia eta teknologiaren mundua historia patriarkaletik zabaltzea eskatzen dute, diziplina horiek berez maskulinotzat hartzen batituzte." Idatzi zuenez, emakumeari buruzko ikerketen helburua "egoera sozial eta politikoetako genero-elementuak ulertzea" da, eta hori beharrezkoa da "emakumeek teknologiarako duten sarbidea zabaltzeko".

Sariak

aldatu
  • 1984an IEEE elkartearen mendeko domina jaso zuen.
  • 1989an, Wisconsin-Madisongo Unibertsitatearen ohorezko zientzietako doktoretza jaso zuen.
  • Fulbright programa bat ere irabazi zuen Israelgo Weizmann Institutuan, 1963an epilepsia-pazienteen elektroentzefalograma-ereduak (EEG) aztertzeko.
  • 1981ean, Ingeniaritzaren Aurrerapenerako Kaliforniako Institutuko ingeniari-saria jaso zuen,
  • 1982an, berriz, "Service" saria, Asociación por las Mujeres en Informática, "IEEE Haraden Pratt" saria eta Zientziaren Fundazio Nazionalaren Lorpen Handien saria.[11]
  • IEEEko, Arte eta Zientzien Akademia Amerikarreko eta Ingeniaritza Mediko eta Biologikoaren Institutu Amerikarreko kide sortzailea zen.

Bizitza pertsonala

aldatu

1991ko uztailean erretiratu zen Estrin, 67 urte zituela.[12] Thelmak hiru alaba izan zituen: Margo Estrin medikua da, Deborah Estrin informatikaria eta Judith Estrin zuzendari exekutiboa da enpresetan, gobernuetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan berrikuntza bultzatzeko enpresa pribatu batean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Thelma Estrin's Obituary by Los Angeles Times. Legacy.com.
  2. .
  3. «Thelma Estrin» Society of Women Engineers.
  4. «Thelma Estrin, Professor-in-Residence» UCLA Computer Science Department People.
  5. Stanley, Autumn, Mothers and Daughters of Invention: Notes for a Revised History of Invention (Methuchen, NJ, and London: Scarecrow Press, 1993), 645–9
  6. «Dr. Thelma Estrin» WITI Hall of Fame.
  7. a b Gurer, Denise. (June 2002). «Pioneering Women In Computer Science» SIGCSE Bulletin 34 (2).
  8. «Past Officers – Engineering in Medicine and Biology Society» Engineering in Medicine and Biology Society.
  9. «IEEE Nominations and Appointments Committee History of Service Manual 2014» IEEE – The world's largest professional association for the advancement of technology (IEEE) 2014.
  10. a b Estrin, Thelma. (1996). «Women's Studies and Computer Science: Their Intersection» IEEE Annals of the History of Computing 18 (3): 43–46.  doi:10.1109/85.511943..
  11. Association for Women in Computing. .
  12. «Thelma Estrin - Engineering and Technology History Wiki» ethw.org.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu