Thea Louise Stjernesund
Thea Louise Stjernesund (Lørenskog, Norvegia, 1996ko azaroaren 24a) Norvegiako eski alpinoko eskiatzailea da, eslalom erraldoi eta eslalom diziplinetan espezializatua.
Thea Louise Stjernesund | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thea Louise Stjernesund |
Jaiotza | Lørenskog, 1996ko azaroaren 24a (27 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Biografia
aldatuStjernesund 2011ko abenduan hasi zen FIS lasterketetan lehiatzen, 15 urte zituela, eta, maila horretan, 2013ko otsailean irabazi ahal izan zuen lehen aldiz. Diziplina teknikoetan, espezializazioa laster agertu zen. 2014ko abenduaren 1ean izan zuen bere lehen agerraldia Europako Kopan, Hemsedal-eko eslalom erraldoian, eta 22. postuan amaitu zuen. 2014/2015 Europako Kopako denboraldian, ordea, ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2015/2016 denboraldian, pixkanaka, erdian lerrokatzen hasi zen. Taldekako lehiaketan, brontzezko domina irabazi zuen 2016ko Sotxiko Junior Munduko Txapelketan.
2016/2017ko Europako Kopako negu misto baten ostean, Stjernesundek aurrerapen nabarmena egin zuen 2017/2018 Europako Kopako denboraldiaren amaiera aldera, guztira, bost podium lortu baitzituen. Besteak beste, Zinal eta La Molinako eslalom erraldoiak irabazi zituen; horrek Europako Kopako eslalom erraldoiko sailkapena irabaztea ekarri zuen, Kristine Gjelsten Haugen-en puntu berekin, eta, Munduko Kopan, hasierako postu finkoa ziurtatu zuen. Munduko Kopan, 2018ko urriaren 27an debutatu zuen, Rettenbachferner-eko eslalom erraldoian, Sölden-en; harrigarriro, bederatzigarren amaitu zuen, eta, berehala, Munduko Kopako lehen puntuak irabazi zituen. Bere estreinako denboraldian, 15 onenen artean sailkatu zen beste hiru aldiz, eta bitan, 2019/2020 denboraldian. 2020ko azaroaren 26an, seigarren postuan geratu zen Lecheko lasterketa paraleloan, lehen aldiz lehenengo hamar onenen artean; osterantzean, espero zenaren azpitik geratu zen 2020/2021 denboraldian. Salbuespena 2021eko Cortina d'Ampezzoko Munduko Txapelketa izan zen, non, harrigarriro, munduko txapela irabazi zuen taldekako lehian. Negu arrakastatsua, Norvegiako bi txapelekin ixti zuen: eslalom erraldoian eta eslalomean[1].
Stjernesundek bere lehen podiuma Munduko Kopako lasterketa batean lortu zuen; 2011ko azaroaren 13an, bigarren izan zen Lecheko lasterketa paraleloan, nahiz eta finalean, porrota onartu behar izan zuen Andreja Slokar esloveniarraren aurrean[2]. 2021/2022 denboraldiak aurrera egin ahala, beste bi 10 onenen artekoak gehitu ziren. Pekineko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, beste domina bat irabazi zuen taldekako lehiaketan Mina Fürst Holtmann, Timon Haugan, Maria Therese Tviberg, Rasmus Windingstad eta Fabian Wilkens Solheimekin batera.
Emaitzak
aldatuOlinpiar jokoak
aldatu- Pekin 2022: 3. talde lehiaketan, 6. eslalom erraldoian, 15. eslalomean
Munduko Txapelketak
aldatu- Are 2019: 5. talde lehiaketan, 18. eslalom erraldoian
- Cortina d'Ampezzo 2021: 1. talde lehiaketan, 22. eslalomean
Munduko Kopa
aldatu- 6 bider lehen hamarren arteko sailkapen bakarkako lasterketetan, podium bat barne
- Podium bat taldekako lehiaketetan
Munduko Kopako balorazioak
aldatuDenboraldia | Ookorra | Eslalom erraldoia | Eslaloma | Paraleloa | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailk. | Puntuak | Sailk. | Puntuak | Sailk. | Puntuak | Sailk. | Puntuak | |
2018/2019 | 49. | 140 | 13. | 132 | 52. | 8 | – | – |
2019/2020 | 44. | 136 | 24. | 51 | 27. | 49 | 14. | 36 |
2020/2021 | 54. | 98 | – | – | 26. | 58 | 6. | 40 |
2021/2022 | 35. | 256 | 17. | 116 | 27. | 60 | 2. | 80 |
Europako Kopa
aldatu- 2017/2018 denboraldia: 6. sailkapen orokorrean, 1. eslalom erraldoiko sailkapenean, 8. eslalom sailkapenean
- 6 podium, 2 garaipen barne:
Data | Lekua | Herrialdea | Diziplina |
---|---|---|---|
2018-03-01 | Zinal | Suitza | Eslalom erraldoia |
2018-03-08 | La Molina | Espainia | Eslalom erraldoia |
Junior mailako Munduko Txapelketak
aldatu- Sotxi 2016: 3. talde lehiaketan, 11. konbinatuan, 18. eslalom erraldoian, 23. super-erraldoian
- Are 2017: 8 eslalom erraldoian, 10. konbinatuan, 21. irteeran, 32. super-erraldoain
Emaitza gehiago
aldatu- Norvegiako 2 txapel: 2021eko eslalom erraldoian eta eslalomean
- 16 garaipen FIS lasterketetan
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Alemanez) «Thea Louise Stjernesund ist Doppelmeisterin» SKINEWS.CH (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Alemanez) «Andreja Slokar gewinnt überraschend in Lech/Zürs – Schweizerinnen scheitern alle früh» watson.ch (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
Kanpo estekak
aldatu- Thea Louise Stjernesund Internationalen Skiverbands-en ((Ingelesez))
- Thea Louise Stjernesund Ski-DBn ((Ingelesez))
- Thea Louise Stjernesund Olympedia.org-en ((Ingelesez))