Maria Therese Tviberg

Maria Therese Tviberg (Bergen, Norvegia, 1994ko apirilaren 7a) eski alpinoko eskiatzaile norvegiarra da. Batez ere, jeitsiera eta super-erraldoi diziplinetan lehiatzen da. Orain arteko lorpenik handiena 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina taldekako lehiaketan da.

Maria Therese Tviberg

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Therese Tviberg
JaiotzaBergen1994ko apirilaren 7a (30 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

Instagram: mariatviberg Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Tviberg, 2009ko azaroan, FIS lasterketa batean lehiatu zen lehen aldiz, eta, handik gutxira, Kvitfjell-en, Europako Kopan debutatu zuen. Urte on baten ondoren, bere lehen FIS lasterketa irabazi zuen Geilo-n, eslalomean, eta, 2011ko urtarrilean, junior mailako Norvegiako txapeldun izan zen jaitsieran eta super-erraldoian. Negu berean, Crans-Montanan, junior mailako Munduko Txapelketa batean parte hartu zuen, lehen aldiz. 2012/2013 denboralditik aurrera, Tviberg aldizka hasi zen parte hartzen Europako Kopan. Han, 2012ko abenduaren 21ean, puntuak lortu zituen lehen aldiz, Kvitfjell-eko super konbinatuko 23. postuarekin. 2013ko Junior mailako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen konbinatuan, Ragnhild Mowinckel taldekidearen atzetik. Denboraldi amaieran, Norvegiako txapeldun izan zen jaitsieran.

Hurrengo neguaren hasieran, 2013ko abenduaren 18an, bere lehen podiuma lortu zuen Europako Kopan, bigarren sailkatuz San Moritzeko jeitsieran. Ia hilabete geroago, 2014ko urtarrilaren 16an, serie honetako lehen lasterketa irabazi zuen Innerkrems-eko jaitsieran. Denboraldiaren amaieran, lehenengo postua lortu zuen super konbinatuen sailkapenean, eta bigarren postua, jaitsiera sailkapenean. 2015eko urtarrilaren 24an, Tvibergek San Moritzeko jaitsieran debutatu zuen Munduko Kopan, eta berehala lortu zituen bere lehen Munduko Kopako puntuak 16. postuarekin. 2015ean, Hafjell-eko Junior mailako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen jaitsieran. Denboraldiaren amaieran, Hemsedaleko Norvegiako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen eslalom erraldoian; zilarra, jaitsieran eta super-erraldoian, eta brontzea, konbinatu alpinoan.

2015/2016 denboraldian lesio baten ondorioz lehiatu ezinik egon ostean, Tviberg 2016ko abenduan hasi zen berriro Munduko Kopan erregularki lehiatzen. 2016/2017 neguan, Munduko Kopako emaitzarik onena Crans-Montanako 10.a izan zen, eta, aldizka, lehen 10en artean amaitu zuen jeitsiera eta super-erraldoi lasterketetan. Lake Louiseko jaitsierako lehen entrenamenduan, 2017ko azaroaren 29an, lotailu gurutzatuaren haustura izan zuen, eta, denboraldi osoan zehar, kanpoan gelditu zen. 2019ko urtarrilean itzuli ondoren[1], Tvibergek ia erabat utzi zituen abiadura lasterketetak, eta, hortik aurrera, eslalom erraldoi eta eslalom diziplina teknikoetan zentratu zen. Berehala, Europako Kopan, berriz lekua hartzeko gai izan zen, eta 2019ko martxoan Špindlerův Mlýn-en, Munduko Kopako eslalom erraldoi batean lehiatu zen lehen aldiz, eta 20. postuan amaitu zuen. Bi aste geroago, Norvegiako super-erraldoi txapelketako titulua lortu zuen[2].

2019/2020 Munduko Kopako denboraldian, Tviberg lehen hamar onenen artean kokatu zen eslalom erraldoian eta eslalomean, eta, 2020/2021eko neguan, 10 onenen arteko beste postu bat gehitu zuen. 2021/2022 Munduko Kopako denboraldian, gutxienez, lehen 10en arteko bost postu lortu zituen. Norvegiako taldearekin, Tvibergek brontzezko domina irabazi zuen 2022ko Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetako taldekako lehiaketan Mina Fürst Holtmann, Timon Haugan, Thea Louise Stjernesund, Rasmus Windingstad eta Fabian Wilkens Solheimekin batera.

Emaitzak

aldatu

Olinpiar jokoak

aldatu
  • Pekin 2022: 3. talde lehiaketan, 13. eslalom erraldoian

Munduko Txapelketak

aldatu
  • Vail/Beaver Creek 2015: 25. super-erraldoian, 27. irteeran
  • St Moritz 2017: 14. konbinaketan, 25. super-erraldoain, 27. irteeran

Munduko Kopa

aldatu
  • 8 bider lehen hamarren artean

Munduko Kopako balorazioak

aldatu
Denboraldia Orokorra Irteera Super-erraldoa Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinaketa Paraleloa
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2014/2015 85. 26 38. 15 44. 11
2016/2017 51. 150 31. 51 28. 47 11. 52
2018/2019 114. 11 46. 11
2019/2020 56. 107 16. 93 31. 14
2020/2021 63. 64 43. 16 30. 48
2021/2022 40. 217 18. 115 24. 95 24. 7

Europako Kopa

aldatu
  • 2013/2014 denboraldia: 6. sailkapen orokorrean, 1. konbinatutako sailkapenean, 2. jaitsierako sailkapenean
  • 2014/2015 denboraldia: 2. konbinatutako sailkapenean, 8. jaitsierako sailkapenean
  • 5 podium, 3 garaipen barne:
Data Lekua Herrialdea Diziplina
2014-01-16 Innerkrems Austria Irteera
2014-01-24 Spital am Pyhrn Austria Super konbinaketa
2015-03-19 Soldeu Andorra Konbinaketa alpinoa

Junior mailako Munduko Txapelketak

aldatu
  • Crans Montana 2011: 26. irteeran
  • Quebec 2013: 2 konbinaketan, 5. irteeran, 8. eslalomean, 29. eslalom erraldoian, 35. super-erraloian
  • Hafjell 2015: 2. irteeran, 6. konbinaketan, 20. super-eraldoian, 29. eslalom erraldoiaan

Emaitza gehiago

aldatu
  • 6 Norvegiako txapel (jaitsieran 2013 eta 2017an, super-erraldoian 2017 eta 2019an, eslalom erraldoian 2015an, eslalomean 2017an)
  • Norvegiako Junior Txapelketako 2 titulu (jaitsieran eta super-erraldoian 2011)
  • 20 garaipen FIS lasterketetan

Erreferentziak

aldatu
  1. (Alemanez) «Kreuzbandriss für Norwegerin Tviberg» DER STANDARD (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Alemanez) «Tviberg beschliesst Comeback-Saison mit Gold-Gewinn» SKINEWS.CH (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Kanpo estekak

aldatu