The Thing (1982ko filma)
The Thing (euskaraz Gauza) 1982ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Kurt Russell, Wilford Brimley, Keith David, T.K. Carter eta Donald Moffat aktoreek antzeztu zuten.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1982 | |||
Izenburua | The Thing | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa norvegiera | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta body horror film (en) ![]() | |||
Iraupena | 108 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Apocalypse Trilogy (en) ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Who Goes There? (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Columbia Britainiarra | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Carpenter | |||
Gidoigilea(k) | Bill Lancaster John W. Campbell | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | David Foster Lawrence Turman (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Universal Studios | |||
Ekoizle eragilea | Wilbur Stark (en) ![]() | |||
Edizioa | Todd Ramsay (en) ![]() | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | John J. Lloyd (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ennio Morricone | |||
Argazki-zuzendaria | Dean Cundey | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Antartika | |||
Argumentu nagusia | bizi estralurtarra, inbasio estralurtarra eta plater hegalaria | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
1987ko Prince of Darkness eta 1995eko In the Mouth of Madness filmeekin batera Apokalipsiaren Trilogia deritzona osatzen du, hiru filmak ere Carpenterrek zuzenduak izan zirelarik.
1951ko The Thing from Another World ("Beste Mundu Bateko Gauza") filmaren berregokitzapena da, 2011an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, hiru filmak ere John W. Campbell idazlearen Who Goes There? ("Nor Dabil Hor?") eleberrian oinarritua daude.
Argumentua
aldatuEdozein izaki, bai animali nahiz gizaki izan, imitatu dezakeen estralurtar izaki izugarri bat Antartikan dagoen AEBtako Zientzia Institutu Nazionalaren 4. Estazioan infiltratu da. Estazioan dagoen taldeko kideek heuren gainontzeko taldekideak gizakiak diren ala ez jakiteko gai ez direnez, berehala haien arteko mesfidantza eta giro txarrako piztuko da, estralurtar izakiak giro txar horretaz taldekideak banan-bana hiltzeko baliatuko da. Gerora, oraindik bizirik dirauten kideak izaki odolzale hori Antartikako ingurune isolatutik atera eta zibilizariora iritsi ezkero ordu gutxiren barruan Lurreko izaki bizi guztien amaiera suposatuko lukeela, hortaz orain izaki hori hiltzeko borroka jada ez da haien bizia salbatzeko bakarrik izango, baita gizateri guztia salbatzeko ere.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Kurt Russell | R.J. MacReady |
Wilford Brimley | Blair doktorea |
T.K. Carter | Nauls |
David Clennon | Palmer |
Keith David | Childs |
Richard Dysart | Copper doktorea |
Charles Hallahan | Vance Norris |
Peter Maloney | George Bennings |
Richard Masur | Clark |
Donald Moffat | Garry |
Joel Polis | Fuchs |
Thomas Waites | Windows |
Ikus gainera
aldatu- Who Goes There? (1938, "Nor Dabil Hor?", John W. Campbell, Jr.)
- The Thing from Another World (1951)
Kanpo estekak
aldatu- The Thing filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Thing filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)