Ireki menu nagusia

In the Mouth of Madness (euskaraz Eromenaren Atarian) 1995eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft eleberrigilearen idazlanetan oinarritua dago. Sam Neill, Julie Carmen, Jürgen Prochnow, David Warner eta Charlton Heston aktoreek antzeztu zuten.

In the Mouth of Madness
Jatorria
Argitaratze-data 1994
Jatorrizko izenburua In the Mouth of Madness
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa neo-noirra Itzuli, beldurrezko zinema, thrillerra, monster filma Itzuli, misteriozko zinema eta fantasiazko filma
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Toronto eta Ontario
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Carpenter
Gidoigilea(k) Michael De Luca
Antzezlea(k)
Sam Neill
Jürgen Prochnow
David Warner
John Glover
Charlton Heston
Julie Carmen
Bernie Casey
Frances Bay
Norbert Grupe
Hayden Christensen
Kevin Zegers






[[Kategoria:Bernie Caseyk Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
Ekoizlea Sandy King
Konpainia ekoizlea New Line Cinema
Bestelako lanak
Musikagilea John Carpenter
Argazki-zuzendaria Gary B. Kibbe
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New Hampshire
Argumentu nagusia Naturaz gaindiko fenomeno
Kanpo loturak

John Carpenterrek zuzendutako Apokalipsiaren Trilogia deritzon hiru filmeetako hirugarrena da, gainontzeko biak The Thing (1982, "Gauza") eta Prince of Darkness (1987, "Iluntasunaren Printzea") dira.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sutter Cane (Jürgen Prochnow) beldurrezko eleberrigilearen arrakastak ez du parekorik. Baina, ustekabean, bere argitaratzaileari (Julie Carmen) azken eleberria eman aurretik arrastorik gabe desagertuko da. Une berean, bere irakurleetako asko erotzen eta oldartzen hasiak dira. Arcane Publishing argitaletxeko zuzendariak (Charlton Heston) Cane topatzeko asmoz, John Trent (Sam Neill) detektibea kontratatuko du, azken hau desagerpena eleberriaren azken liburuari propaganda egiteko muntaia bat besterik ez dela guztiz konbentzitua dago. Halere, berehala oker dagoela jabetuko da.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu