Ireki menu nagusia

The Terror (telesaila)

The Terror (euskaraz Izua), AEBetako telesail bat da, 2018ko martxoaren 25ean AMC telebista-katean. Dan Simmons estatubatuar idazlearen izen bereko eleberrian (2007) oinarritua dago, eta 1845-1847ko Sir John Franklinen Artikoko britainiar espedizio galduaren istorio fikzionatua kontatzen du, fantasiazko zenbait elementu gehituz. Lehenbiziko denboraldia Jared Harris, Tobias Menzies eta Ciarán Hinds aktoreek antzeztu zuten.

The Terror (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data 2000(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburua The Terror
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 2
Atalak 20
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa
Deskribapena
Oinarritua The Terror Itzuli
Antzezlea(k)
Jared Harris
Tobias Menzies
Ciarán Hinds
Paul Ready



[[Kategoria:Paul Ready Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Marcus Fjellström Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea AMC Itzuli
Hasiera-data 2018ko martxoaren 26a
Kanpo loturak
www.amc.com/shows/the-terror

Ridley Scott, Alexandra Milchan, Scott Lambert, David Zucker eta Guymon Casady ekoizleek ekoitzi zuten.

AMC kateak adierazi duenez, dagoeneko 2019rako 2. denboraldi baterako beste 10 atal berri egingo direla iragarri du, logikoki, beste istorio eta kokaleku batean girotuz, hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko Gerran eta japoniar-estatubatuar komunitatean girotua.

ArgumentuaAldatu

1847, Britainiar Errege Itsas Armadako espedizio bat, HMS Terror eta HMS Erebus ontziez osatua, Artikora bidalia izan da, han Ipar-mendebaldeko Pasaia topatzeko helburuz. Baina bertaratzean, itsasontziek nahiz espediziokideek "Tuunbaq" delako harrapakari misteriotsu, odoltsu eta gupidagabearen erasoak jasango dituzte, bidaia bera izua eta biziraupen joko batean bilakatuz.

 
Iparmendebaleko pasabidea

Efektu bereziakAldatu

Elurretan eta izotzetan girotutako eszenak afektu berezi bidez sortu ziren, platoan grabatu ondoren. Horretarako erabili zen Ridley Scottek The Martian (2015) filmean planeta gorria irudikatzeko erabili zuen teknologia bera. [1]

AktoreakAldatu

AtalakAldatu

Denboraldia Atala Izenburua Zuzendaria Gidoilaria Estreinaldia
1 1 "Hil Ala Bizi Joan" Edward Berger David Kagjanich 2018ko martxoaren 25a
2 2 "Odol" Edward Berger Soo Hugh 2018ko martxoaren 26a
3 3 "Eskailera" Sergio Mimica-Gezzan Gina Welch 2018ko apirilaren 2a
4 4 "Zigortua, Mutiko Bat Bezala" Edward Berger David Kajganich 2018ko apirilaren 9a
5 5 "Lehen Tiroa Irabazle, Mutilak" Sergio Mimica-Gezzan Josh Parkinson 2018ko apirilaren 16a
6 6 "Errukia" Sergio Mimica-Gezzan Vinnie Wilhelm 2018ko apirilaren 23a
7 7 "Afari Izugarria" Tim Mielants Andres Fischer-Centeno 2018ko apirilaren 30a
8 8 "Terror Zelai Garbia" Tim Mielants David Kajganich 2018ko maiatzaren 7a
9 9 "C-a, C-a, C Irekia" Tim Mielants Soo Hugh 2018ko maiatzaren 14a
10 10 "Joanak Gara" Tim Mielants David Kajganich 2018ko maiatzaren 21a

EleberriaAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Travers, Ben (2018-04-02) «‘The Terror’ Was Not Shot Outside — It’s Almost Entirely Visual Effects» IndieWire . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.

Kanpo estekakAldatu