The Square (2017ko filma)
The Square 2017ko Ruben Östlund suediar zinema zuzendariak zuzendutako film satirikoa da. Filmak Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.[1]
Argumentua
aldatuStockholmgo arte garaikideko museo batean, The Square izeneko erakusketa bat prestatu dute; giza balioak sustatu nahi dituen proiektua da, eta hori sustatu nahian dabiltza. Christian da museoko zuzendaria, eta komunikazio enpresa bat kontratatuko du erakusketa sustatzeko. Enpresa horrek ekintza ikusgarria prestatuko du, zeresan handia eta kritika ugari eraginen dituena.[2]
Aktoreak
aldatu- Claes Bang: Christian
- Elisabeth Moss: Anne
- Dominic West: Julian
- Terry Notary: Oleg
- Christopher Læssø: Michael
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Debruge, Peter. (2017-5-28). «2017 Cannes Film Festival Award Winners Announced» Variety.
- ↑ Agote, Gontzal. (2017-11-04). «Gizartearen gaineko satira gordina» Berria.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |