Errege nahi zuen gizona

John Hustonek zuzendutako filma, 1975ekoa
The Man Who Would Be King (filma)» orritik birbideratua)

Errege nahi zuen gizona (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Man Who Would Be King), 1975eko John Hustonek zuzendutako abentura filma bat da. Sean Connery, Michael Caine, Saeed Jaffrey eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten. Maurice Jarre frantziar musikagileak soinu banda konposatu zuen eta berez, jatorrizko kontakizuna bezala Afganistango Kafiristan eskualdean girotua egon arren, Marokon filmatu zen.

Errege nahi zuen gizona
Jatorria
Argitaratze-data1975
IzenburuaThe Man Who Would Be King
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Australia
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Man Who Would Be King
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Huston
Gidoigilea(k)John Huston
Gladys Hill (en) Itzuli

[[Kategoria:Gladys Hill (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Michael Caine
Christopher Plummer
Saeed Jaffrey (mul) Itzuli
Larbi Doghmi (en) Itzuli
Shakira Micklewhite (en) Itzuli
Jack May
Sean Connery (Daniel Dravot (en) Itzuli)
Albert Moses (en) Itzuli
Mohammad Shamsi (en) Itzuli
Paul Antrim (en) Itzuli


[[Kategoria:Saeed Jaffrey (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Larbi Doghmi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Shakira Micklewhite (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Albert Moses (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mohammad Shamsi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Antrim (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJohn Foreman (en) Itzuli
[[Kategoria:John Foreman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
EdizioaRussell Lloyd
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaOswald Morris
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAfganistan
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0073341 Filmaffinity: 801887 Allocine: 808 Rottentomatoes: m/man_who_would_be_king Mojo: manwhowouldbeking Allmovie: v31123 TCM: 24134 Metacritic: movie/the-man-who-would-be-king TV.com: movies/the-man-who-would-be-king Edit the value on Wikidata

Rudyard Kiplingen idazlearen 1888ko izenburu berdineko kontakizunean oinarrituta dago, eta EITBk euskarara bikoiztu zuen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1885, Indiako Britainiar Raja. Gau batez, Rudyard Kipling idazlea (Christopher Plummer) bere egunkariko bulegoan idazten ari dela gizon zarpail eta desitxuratu bat hurbildu eta hitz egiten hasi zaio. Hasieran Kiplingek diru eskean sartu den behartsu bat dela usteko du, baina bat-batean, harriduraz, haren aurpegia ezaguna egin eta orain duela bi urte ezagutu zituen alproja parea osatzen zutenetako bat dela ohartuko da, hots, Peachy Carnehan zena (Michael Caine). Orduan, duela bi urte bere bulegoan hiruen artean izandako hizketaldiaz oroitzen hasiko da...

Daniel Dravot (Sean Connery) eta Peachy Carnehan britainiar armadako bi gudari ohi abenturazale, harroputz eta lotsagabe batzuk dira, edozertarako beti prest, biak masoiak izateaz gain bizia nolabait aurrera ateratzeko asmoz negozio usteletan sartuak daude.

Behin batez Danielek urruti eta erabat isolaturik dagoen Kafiristan erresumaren berri du (gaur egungo Afganistan herrialdeko Nuristan probintzia), hau Himalaia mendietatik haratago dagoen kondairazko erresuma bat da, hortaz bi adiskideak elkarren artean ados jarri eta bertaratzeko bidai arriskutsuari ekingo diote. Ia hiltzear egon diren bidaia burutu ondoren, Kafiristana ailegatu eta bertan Billy Fish (Saeed Jaffrey) izeneko gurkha ohi bat ezagutuko dute, honek bertakoen eta haien arteko itzultzaile lanak egingo dizkielarik. Han gudaz-guda bertako herrixketako jendea gudaroste txiki batean bildu eta azkenik haren buruzagiak bilakatuko dira. Horretaz gainera, eta guda batean zehar Daniel Dravoti gezi batek jo eta bere soinean eta arroparen azpian zeraman bandolera batean jo izanaren ondorioz bizirik ateratzean, bertako jendeak antzina bertan egon eta itzultzeko zina egin zuen jainko bat dela usteko du (gerora jainko hori Alexandro Handia zela ohartuko dira).

Britainiar alproja bi horiek, orduan, euren aldeko egoera horretaz baliatuko dira euren hasierako asmoa betetzeko: aberastea, alegia.

Aktoreak

aldatu

Literatura

aldatu

Kanpo estekak

aldatu