The Lost Weekend (filma)
The Lost Weekend (euskaraz Asteburu Galdua) 1945eko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. 1944ko Charles R. Jackson idazlearen The Lost Weekend eleberrian oinarritua dago. Ray Milland, Jane Wyman, Philip Terry eta Howard Da Silva aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen lortu zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Ray Milland) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Billy Wilder eta Charles Brackett).
ArgumentuaAldatu
Sei egunez jazotako gertakizunak agertzen dira, ostegunean hasi eta astearteraino.
Don Birnam (Ray Milland) idazle alkoholikoak zurrutari uzteko bere anaia Wickekin (Phillip Terry) asteburua igarotzera doa. Donen neska-laguna den Helen (Jane Wyman) haietaz agurtzeko iritsi eta kontzertu baterako bi sarrera dituela aipatuko die. Donek Wyckeri bere neska-lagunarekin kontzertu horretara joan dadila eskatuko dio, bitartean bera taberna batera joan eta etxera itzuli eta edanean jarraitzeko bere anaiarekin hartu behar zuen trena nahitan galduko du.
AktoreakAldatu
- Ray Milland: Don Birnam
- Jane Wyman: Helen St. James
- Phillip Terry: Wick Birnam
- Howard Da Silva: Nat
- Doris Dowling: Gloria
- Frank Faylen: 'Bim' Nolan
- Mary Young: Deveridge andrea
- Anita Bolster: Foley andrea
- Lilian Fontaine: St. James andrea
- Frank Orth: Operako arropazaindegiko arduraduna
- Lewis L. Russell: St. James jauna