Manhattan Murder Mystery
Manhattan Murder Mystery (euskaraz: “Hilketa misteriotsua Manhattanen”) 1993ko estatubatuar filma da, komedia beltza generokoa, Woody Allen zinemagileak zuzendu zuena. Woody Allen eta Marshall Brickmanek idatzi zuten gidoia, eta Allen bera, Diane Keaton, Anjelica Huston eta Alan Alda izan ziren aktore nagusiak.
Manhattan Murder Mystery | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Manhattan Murder Mystery |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, misteriozko zinema eta krimenezko filma |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen Marshall Brickman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Greenhut Columbia Pictures |
Konpainia ekoizlea | TriStar Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Susan E. Morse (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Santo Loquasto |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Cole Porter |
Argazki-zuzendaria | Carlo Di Palma |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
aldatuCarol Lipton (Diane Keaton) egunerokotasunaz aspertua dagoen Manhattango etxekoandrea da. Behinola, itxura guztien arabera bihotzeko baten ondorioz hil den bere bizilagun Paul House (Jerry Adler) adineko gizona, haren emazteak erail duela susmatzen hasiko da. Larryk (Woody Allen), Carolen senarrak, emaztea paranoikotzat joko du, eta susmo hori haren burutik kentzen saiatuko da, baina alferrik izanen da. Carol betidanik gogokoa izan duen Ted (Alan Alda) adiskidea eta biak zelatan ibiliko zaizkio. Horiek horrela, Larry jeloskortuko da eta, gogo txarrez bada ere, bizilagunaren ikerketari gehituko zaie, emakume idazle erakargarri batekin (Anjelica Huston) batera; horrela, laukotea bizilagun susmagarriari zelatatzen hasiko da.[1]
Omenaldia
aldatuFilmaren amaiera aldera, eszena bat jolas-parke bateko ispilu-labirinto batean jazotzen da. Eszena horretan, tiroketa bat gertatu, eta pertsonaiak islatzen dituzten ispilu ugariren apurketa ikusten da. Berez, 1947ko The Lady from Shanghai filmaren eszena ospetsu batean oinarritua dago; era horretan, The Lady from Shanghai zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztu zuen Orson Wellesi omenaldia egiten zaio.
Aktoreak
aldatu- Woody Allen: Larry Lipton
- Diane Keaton: Carol Lipton
- Jerry Adler: Paul House
- Lynn Cohen: Lillian House
- Alan Alda: Ted
- Melanie Norris: Helen Moss
- Marge Redmond: Mrs. Dalton
- Anjelica Huston: Marcia Fox
Kanpo estekak
aldatu- ↑ Manhattan Murder Mystery. sansebastianfestival.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-7).