The Insider
The Insider (euskaraz Inofrmatzailea) 1999ko Michael Mann estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Marie Brenner idazlearen "The Man Who Knew Too Much" ("Gehiegi Zekien Gizona) oinarritua dago. Al Pacino, Russell Crowe, Christopher Plummer, Diane Venora, Philip Baker Hall, Lindsay Crouse eta Debi Mazar aktoreek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
ArgumentuaAldatu
Jeffrey Wigand (Russell Crowe) zientzialaria eta Brown & Williamson estatubatuar tabakogintza enpresaburuak bere enpresak ezkutatzen duen sekretu handiena jakin du: erretzaileei adikzioa sortarazten dien osagaiak zein diren. Lowell Bergman (Al Pacino) telebista ekoizleak Wigand bere saiora eraman eta elkarrizketatuz bere ibilbide profesionala arriskuan jarriko du, Bergman berak ere iritzi publikoaren aurrean enpresako sekretua azaleratu duenetik bere bizitza pribatua ere desegiten ari zaio, baina tabako enpresa ahaltsuen aurkako borroka latz honetan inor ez da ongi aterako.
AktoreakAldatu
- Al Pacino: Lowell Bergman
- Russell Crowe: Jeffrey Wigand
- Renee Olstead: Deborah Wigand
- Christopher Plummer: Mike Wallace
- Diane Venora: Liane Wigand
- Philip Baker Hall as Don Hewitt
- Lindsay Crouse: Sharon Tiller
- Debi Mazar: Debbie De Luca
- Hallie Kate Eisenberg: Barbara Wigand
- Stephen Tobolowsky: Eric Kluster
- Colm Feore: Richard Scruggs
- Bruce McGill: Ron Motley
- Gina Gershon: Helen Caperelli
- Michael Gambon: Thomas Sandefur, B&W CEO tabako enpresako burua
- Rip Torn: John Scanlon
- Cliff Curtis: Sheikh Fadlallah
- Gary Sandy: Sandefuren abokatua
- Roger Bart: Seelbach hoteleko zuzendaria
- Jack Palladino: bere burua antzeztuz
Kanpo estekakAldatu
- The Insider filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)