The Hurricane (1999ko filma)
The Hurricane (euskaraz Hurakana) 1999ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren biografia drama filma bat da. Rubin "Hurricane" Carter estatubatuar boxeolariaren bizitzan oinarritua dago, bai eta hari buruzko Sam Chaiton eta Terry Swinton idazleen Lazarus and the Hurricane ("Lazaro eta Hurakana") eta Carter berak idatzitako The Sixteenth Round ("Seigarren Erasoaldia") liburuetan ere. Denzel Washington, Vicellous Reon Shannon, Deborah Kara Unger eta Liev Schreiber aktoreek antzeztu zuten.
1975ean Bob Dylan kantautore ospetsuak Rubin "The Hurricane" Carterren istorioari buruzko Hurricane abesti ezaguna konposatu eta abestu zuen, hain zuzen ere, filma honetako soinu bandako abesti nagusia dena.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Denzel Washington) izendapena jaso zuen.
Argumentua
aldatuFilma honek Rubin "Hurricane" Carter (Denzel Washington) estatubatuar boxeolariaren bizitza kontatzen du, hain zuzen ere 1965-1985 arteko denboraldia. New Jerseyn hilketa hirukoitza burutzea leporatu ostean ia 20 urteko espetxealdiari aurre egin behar izan zion. Istorio paralelo batean, Brooklyngo gazte txiro bat (Vicellous Reon Shannon) boxeolariaren patuaz jakin mina izan eta haren biografia irakurriko du, adoptatu duten bere kanadar senideak kasuarekin arduratu daitezen konbentzitzen dituelarik. Istorioa Carterren defentsa taldeak kasua berriro epaitzeko eskakizuna aurrera ateratzea lortzen dutenean amaituko da. Azkenean bere kasua xehatua izan eta boxeolaria absolbitua izan zen, baina aurretik zoritxarrez bere bizitzako hogei urte espetxean iragan behar izan zituen.
Aktoreak
aldatu- Denzel Washington: Rubin "The Hurricane" Carter
- Vicellous Reon Shannon: Lesra Martin
- Deborah Kara Unger: Lisa Peters
- Liev Schreiber: Sam Chaiton
- John Hannah: Terry Swinton
- Dan Hedaya: Della Pesca detektibe sarjentua, Vincent DeSimonen oinarritua
- Debbi Morgan: Mae Thelma Carter
- Clancy Brown: Jimmy Williams tenientea
- David Paymer: Myron Beldock
- Harris Yulin: Leon Friedman
- Rod Steiger: H. Lee Sarokin epailea
- Vincent Pastore: Alfred Bello
- Beatrice Winde: Louise Cockersham
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Hurricane filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)