Rubin Carter

boxeolari estatubatuarra

Rubin "Hurricane" Carter (Clifton, New Jersey, 1937ko maiatzaren 6a - Toronto, Ontario, 2014ko apirilaren 20a) estatubatuar boxeolari profesional bat izan zen.

Rubin Carter

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRubin Carter
JaiotzaClifton (New Jersey)1937ko maiatzaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaToronto2014ko apirilaren 20a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
HeziketaJohn F. Kennedy High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Lateralitateaorthodox stance (en) Itzuli
Altuera173 zentimetro
Enplegatzailea(k)Innocence Canada (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0141918 Musicbrainz: 9ef2a5b8-5a0d-4714-9bbe-1a581c334297 Discogs: 2619366 Find a Grave: 128249238 Edit the value on Wikidata

1961-1966 artean pisu ertaineko boxeolari gisa borrokatu zen. Baina 1966an, Paterson hiriko Lafayette Bar and Grill jatetxean jazotako hilketa hirukoitzarengatik poliziak bera eta John Artis adiskidea atxilotu zituen.

Hilketa leporatuta eta errugabea izan arren, bizialdi osorako hiru espetxe zigor jaso zituzten eta azkenean 20 urteko espetxealdia betearazi zioten. AEBetako afroamerikar komunitatea eta artisten babesa eta jende ugariren kanpainaren ondoren, 1985eko azaroaren 7an aske utzi zuten. Ondoren, Kanadako Toronton bizitzen ezarri, hitzaldi motibazionalak eskaini eta AIDWYC (Association in Defence of the Wrongly Convicted, "Oker Zigortutakoen Defentsarako Elkartea") erakundea sortu zuen, honetan injustuki espetxeratutako presoei babesa eman eta beren eskubideak defendatzen dira.

1975ean Bob Dylan kantautoreak Carter espetxean zela Hurricane abestia eskaini zion. 1999an bere bizitzan oinarritutako The Hurricane filma estreinatu zen, Rubin Carter boxeolaria Denzel Washington aktoreak antzeztu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rubin Carter Aldatu lotura Wikidatan