The Godfather, Part III
The Godfather, Part III 1990eko filma da, Michael Corleoneren istorioa amaitzen duena. Horrezaz gain, benetako hainbat gertaera ere sartzen dira: Joan Paulo I.aren heriotz misteriotsua, Banco Ambrosianoaren porrota... Francis Ford Coppolak zuzendua, Al Pacino, Diane Keaton, Talia Shire, Andy Garcia, Eli Wallach, Joe Mantegna, George Hamilton, Bridget Fonda eta Sofia Coppola dira aktore nagusiak.
Trilogia osatzen duten hiru filmetako hirugarren eta azkena da: aurreko biak The Godfather (1972) eta The Godfather, Part II (1974) izan ziren.
Argumentua aldatu
Michael Corleone (Al Pacino) Vito Corleone aita zenaren mafia inperioaren ondorengoa da. Aitajaunak bere burua gizartean zuritu eta, Vatikanoarekin negoziatuz, Corleone familiaren jabetza guztiak legezko egin nahi ditu. Bere bizitza osoan borrokatzen aritu ondoren, nekatuta dago eta itxaropen guztiak negozioez arduratuko den ondorengo bat topatzean jarrita dauzka. Vincent (Andy García), Michaelen anaia Sonnyk ezkontzatik kanpo izan zuen semea, ondorengo egokia izan liteke.
Aktoreak aldatu
|
|