The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain
The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain (euskaraz Muino bat igo baina mendi bat jaitsi zuen ingelesa) 1995eko Christopher Monger galestar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Hugh Grant, Ian McNeice, Tara FitzGerald, Colm Meaney eta Kenneth Griffith aktoreek antzeztu zuten.
The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film komikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christopher Monger |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bob Weinstein Harvey Weinstein |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Ekoizpen-diseinatzailea | Chris Lowe |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Endelman (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Lindy Hemming |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gales |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jatorriz filma oinarritzen den kontakizun edo istorioa Christopher Monger zinema zuzendariari bere aitonak kontatu omen zion: aitona, biloba bezala, Gales hegoaldeko Rhondda Cynon Taff koderrian dagoen Taff's Well udalerrikoa zen, eta bertan aipatzen den muino edo mendia Garth Hill (307 metro) muinoa da. Halere XX. mendean eskualde hark jasandako urbanizazioaren ondorioz, filma oraindik landa edo baserri giroa hobekiago mantendu izan duten Gales erdialdeko Powys konderriko Llanrhaeadr-ym-Mochnant eta Llansilin herrietan filmatu zen.
ArgumentoaAldatu
1917, Gales, Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, George Garrad (Ian McNeice) eta bere laguntzaile gaztea den Reginald Anson (Hugh Grant) bi ingeles kartografo dira. Bikotea fikziozko Ffynnon Garw herrira iritsi berri dira, Britainiar Gobernuak Galesko mapa berri bat gauzatu nahi baitu.
Herritarrak "Galesko lehenbiziko menditia" ezizenez ezagutzen duten muinotik hurbil bizi dira. Zoritxarrez, bi ingelesek muinoa neurtu eta mendi bat izateko ezinbestekoa baldintza den 1.000 oinetara ailegatzeko 15 oin falta zaizkiola ondorioztatu dute. Hori jakin bezain laster, herritarrak Morgan "Akerra" (Colm Meaney) eta Jones apaizak (Kenneth Griffith) zuzendurik auzolan bidez muinoari behar dituen 15 oinak bere gailurrean lurra pilatuz lortzeko lan egingo dute. Bidebatez, herritarrek jada herria utzi eta Galesen zehar euren zereginarekin jarraitu behar duten bi ingelesak nola edo hala eta trikimailu askoren bitartez herrian jarraitzea lortuko dute, honela herritarrek euren muinoa mendi bilakatu eta berehala ingelesak hura berriz neurtu eta mendi bat dela ziurtatuko dutenaren asmoz. Bienbitartean Reginald Anson gaztea Betty Cardiffkoa (Tara FitzGerald) deritzon galestar neska gazteaz maitemindu eta herrian bizitzen gelditzeko ideian pentsatzen hasiko da.
PertsonaiakAldatu
- Hugh Grant, Reginald Anson
- Ian McNeice, George Garrad
- Tara FitzGerald, Betty Cardiffkoa
- Colm Meaney, Morgan "Akerra"
- Ian Hart, Johnny Shellshocked
- Robert Pugh, Williams "Petrolio"
- Kenneth Griffith, Robert Jones apaiza
- Ieuan Rhys, Thomas sarjentua