Garth Hill, The Garth, Garth Mountain eta galeseraz Mynydd y Garth, Galesko hegoaldeko mendi bat da, eta Cardiff iparraldeko Pentyrch udalerritik hurbil dago. 307 metroko garaiera du.

Garth Hill
Datu orokorrak
Garaiera307 m
Prominentzia211 m
Motagailur eta muino
Geografia
Map
Koordenatuak51°32′36″N 3°17′42″W / 51.5432°N 3.2949°W / 51.5432; -3.2949
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
EskualdeaCardiff
HiriaCardiff

Mendi hau ia Cardiff hiriburuko leku gehienetatik ikusgai da, eta egun eguzkitsuetan baita Bristolgo kanalaz haratago dagoen Ingalaterra hego-mendebaldeko Weston-super-Mare udalerria bezain leku urrunetatik ere. Taff haranean dago, alde batetik Pentyrch udalerria eta bestetik Gwaelod-y-Garth eta Taff's Well udalerriak dituela.

Garth mendiaren magalean hainbat tumulu daude, Brontze Aroko hilarriak zirenak, eta gaur egun aztarnategiak.

Mendi honek inon osperik baldin badu, The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain (1995, Muino bat igo baina mendi bat jeitsi zuen ingelesa) film ospetsuko mendi/muinoa mendi honetan oinarritua egotean datza.

Ikuspegi panoramikoa Garth Muinotik ikusita.

Kanpo estekak aldatu