Ireki menu nagusia

The Birds (euskaraz Txoriak) 1963ko Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Daphne du Maurier idazlearen The Birds istorioan oinarritua dago, bertan Rod Taylor, Tippi Hedren, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette eta Veronica Cartwright aktoreek antzeztu zutelarik.

The Birds
Jatorria
Argitaratze-data 1963
Jatorrizko izenburua The Birds
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, zientzia-fikzio filma eta film dramatikoa
Iraupena 115 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Birds Itzuli
Grabazio lekua(k) San Frantzisko, Kalifornia eta Bodega (Kalifornia)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alfred Hitchcock
Gidoigilea(k) Ed McBain Itzuli
Daphne du Maurier
[[Kategoria:Ed McBain Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Rod Taylor
Jessica Tandy
Suzanne Pleshette
Tippi Hedren
Veronica Cartwright
Charles McGraw
Ruth McDevitt
Ethel Griffies
Lonny Chapman
Karl Swenson
Joe Mantell
Alfred Hitchcock
Elizabeth Wilson
Jeannie Russell
Bill Quinn
Doodles Weaver
Richard Deacon
Dal McKennon
Darlene Conley
Malcolm Atterbury
Morgan Brittany
Doreen Lang




[[Kategoria:Veronica Cartwright Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Lonny Chapman Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Joe Mantell Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jeannie Russell Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bill Quinn Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Dal McKennon Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Darlene Conley Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Malcolm Atterbury Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Morgan Brittany Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Doreen Lang Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alfred Hitchcock
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa George Tomasini Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea George Milo Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Bernard Herrmann
Argazki-zuzendaria Robert Burks Itzuli
Jantzi-diseinatzailea Edith Head Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia San Frantzisko eta Kalifornia
Historia
National Film Registry
Golden Globe Award for New Star of the Year – Actress
Nominazioak Efektu berezi onenen Oscar Saria
36th Academy Awards

Ub Iwerks
Kanpo loturak
kronologia

The Birds The Birds II: Land's End Itzuli

Kaliforniako Bodega Bay udalerrian filmatu zen.

1963ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen, eta Efektu berezi onenen Oscar Sarirako ere izendatua izan zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako San Francisco hiriko animalia-denda batean Mitch Brenner (Rod Taylor) abokatu gazteak eta Melanie (Tippi Hedren) emakume gazte eder, aberats eta harroputzak elkar topo egingo dute. Mitchek Melanieri Bodega Bay jaioterrira joateko gonbitea egingo dio, bertan bere ama Lydia eta Cathy arreba txikiarekin bizi da, haren urtebetetzea ospatu asmoz.

Jada Bodega Bay udalerrian, Melanieri kaio batek erasotu eta aurpegian zauria egiten dio. Udalerriko andereñoak bere etxean babes emango dio, azken hau Mitchez maitemindua dagoen emakume bat delarik. Cathyren urtebeteze festan, kaio talde handi batek haurrak erasotzen ditu. Arratsalde horretan bertan, Brennerdarren etxea ehundaka etxe-txolarrek erasotzen dute. Gertakari arraro eta beldurgarri hauen ondorioz herritar guztiak izutu egingo dira. Giro nahastu honen erdian kaioek erasotu eta begiak kendu dizkieten giza gorpuak ere topatuko dira

Bestalde, Melanie ikastetxera joan eta Cathy jasotzean, bele talde batek emakumeak ersotu eta auto batean babes hartu beharko dute. Beranduago, hiri guztiak milaka etxe-txolarrek erasotuko dute, igarotzen diren lekuak suntsitu eta jendea erasotuz. Mitch eta Melanie hainbat pasadizo iraganda etxera itzultzea lortuko dute. Egunsentian etxea lagako dute: isiltasuna erabatekoa delarik. Autoan sartu eta norabaitera joango dira, atzean etxe-txolarrez andana batek ixiltasunean eta geldirik begira dituztelarik.

Filmak ez du txorien nahasmena eta erasoen zergaitiaren arrazoirik ematen, eta haien azalpena ikusleen esku uzten du.

AktoreakAldatu

  • Tippi Hedren - Melanie Daniels
  • Rod Taylor - Mitch Brenner
  • Jessica Tandy - Lydia Brenner
  • Suzanne Pleshette - Annie Hayworth
  • Veronica Cartwright - Cathy Brenner
  • Ethel Griffies - Señora Bundy, ornitologoa
  • Lonny Chapman - Deke Carter, jatetxearen jabea
  • Elizabeth Wilson - Helen Carter
  • Charles McGraw - Sebastian Sholes, jatetxeko arrantzalea
  • Karl Swenson - Jatetxeko iragarle mozkortia
  • Doreen Lang - Jatetxeko ama isterikoa
  • Joe Mantell - Jatetxeko saltzaile-komertziala
  • Ruth McDevitt - MacGruder andrea, animalia-dendako saltzailea
  • Doodles Weaver - Arrantzalea
  • Malcolm Atterbury - Udaltzaina
  • John McGovern - Postetxeko langilea

BitxikeriaAldatu

Alfred Hitchcock zuzendariak bere filma gehienetan ohitura legez honetan ere agerpen labur bat egiten du, filmaren hasieran Tippi Hedren animalia-dendan sartzen ari dela, Hitchcock denda hartatik bi txakur txuriz ateratzen azaltzen da.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Birds