Ireki menu nagusia

Daphne du Maurier (Londres, Erresuma Batua, 1907ko maiatzaren 13a – Par, Kornualles, Erresuma Batua, 1989ko apirilaren 19a) idazlea izan zen, Ingalaterrako irakurrienetako bat. Haren eleberriei giro gotikoa darie, eta maitasuna, abentura, herrimina eta suspensea bezalako osagaiak dituzte.

Daphne du Maurier
Young Daphne du Maurier.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1907ko maiatzaren  13a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Kornualles1989ko apirilaren  19a (81 urte)
Familia
Aita Gerald du Maurier
Ama Muriel Beaumont
Ezkontidea(k) Frederick Browning Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, antzerkigilea, biografoa eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Rebecca Itzuli
The Scapegoat Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa fikzio gotikoa
IMDb nm0238898
www.dumaurier.org/

Bizitza eta lanakAldatu

Hogeita lau urte zituela argitaratu zuen lehen eleberria, The Loving Spirit («Amodiozko katea», 1931), eta berehalako arrakasta izan zuen. Aita, Gerald du Maurier, aktore ospetsua zen, eta haren bizitzan oinarrituta Gerald, A Portrait (1934) argitaratu zuen.

1936koa da bere lehen best-sellerra: Jamaica Inn («Jamaikako aterpea»). Eleberri horretan piratak, kontrabandistak, arriskuan dauden emakume ederrak eta ezkutuko maitasunak biltzen dira. Liburu horretan oinarrituz, Alfred Hitchcockek film bat egin zuen. Hogeita hamar urte zituenerako, idazle ospetsua zen mundu osoan eta ikaragarri aberatsa.

Haren beste lan batzuk The King's General («Erregeren jenerala», 1946), My Cousin Rachel («Nire lehengusina Rachel», 1951) eta The Infernal World of Branwell Brontë («Branwell Brontëren infernua», 1960) dira. Hitchcockek Daphne du Maurieren beste bi lan zinemaratu zituen: Rebecca (1938) eleberria (Rebecca filma, 1940) eta The Birds («Txoriak», 1952) kontakizun laburra (The Birds filma, 1963).[1]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daphne du Maurier