Terra Mariana (euskaraz: «Mariaren Lurraldea») 1207 eta 1561 artean Livonia izeneko eskualdean (gaur egungo Estonia eta Letonia) existitu zen subiranotasun konplexuko lurralde baten izena zen; iturrietan, ondorengo Livoniako Dukerritik eta Livoniako Gobernaziotik bereizteko, Livoniako Konfederazioa[1], Erdi Aroko Livonia edo Livonia Zaharra (alemanez: Alt-Livland, estonieraz: Vana-Liivimaa, letonieraz: Livonija) deitzen dute.[2][3][4][5]

Terra Mariana
Civitas Ordinis Theutonici
1207 – 1561
Aulki Santuko basailua
Terra Marianako bandera

Terra Marianako armarria

Hedapena 1260an
Geografia
HiriburuaRiga
Kultura
Hizkuntza(k)Behe-alemana, latina, Hizkuntza baltikoak
Historia
Aurrekoak
Livoniako Gurutzada
Estoniako dukerria
Ondorengoak
Daniar Estonia
Suediar Estonia
Kurlandia eta Semigaliako Dukerria
Livoniako Dukerria

Historia aldatu

Terra Mariana, 1207ko otsailaren 2an,[6] Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerri bezala ezarri zuten.[7] Estatus hau 1215ean galdu zuen, Inozentzio III.a aita santuak, Egoitza Santuaren basailutzapeko lurralde izendatu zuenean.[8] Gilen Modenakoa Aita Santuaren legatuak Terra Mariana printzerri feudaletan banatu zuen, Ezpataren Anaia Livoniarrak bertoko gobernadoreak zirelarik.[9] Iparraldeko zatia Daniar Estoniako dominum directum bihurtu zen.[10][11]

1236ko Sauleko guduaren ondoren, bizirik atera ziren Anaia Livoniarrak Ordena Teutonikora (1237) itzuli ziren: hau Livoniako Ordena izatera pasa eta Daniar Estoniara gehitu zen. Harrezkero, Ordenak lurralde honetan bere boterea mantentzeko borrokatu zuen, kleroaren, germaniar noblezia sekularraren eta Riga eta Reval (egungo Tallin) hansatar hirien aurka. 1410ean, Grunwaldeko guduan, Ordena Teutonikoaren Estatua garaitua izan zen, eta Livoniako Ordena independente bilakatu zen. 1561ean, Livoniar Gerran, Terra Marianak existitzeari utzi zion.[2] Bere iparraldeko eskualdeak Suediar Inperioari laga zitzaizkion Estoniako Dukerria izanpean, bere hegoaldeko lurraldeak Lituaniako Dukerri Handian, Kurlandiako Dukerrian eta Livoniako Dukerrian integratu ziren. Saaremaa uhartea Danimarkako Erresuman sartu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Histoire des villes de Lettonie et d'Estonie, de Ziedonis Ligers
  2. a b 1967, Terra Mariana, The Encyclopedia Americana
  3. Description de la Livonie: Avec une Relation de l'origine du progres et de la décadence de l'ordre teutonique, Karl Johann von Blomberg, 1705, Guillaume Van Poolsum, Utrecht
  4. Andres Kasekamp, Medieval Livonia, 2010, Mc Millan
  5. François-Gabriel Bray, Essai critique sur l'histoire de la Livonie, vol 1, ISBN 9781148145891
  6. Latvian-Russian Relations: Documents, Alfreds Bilmanis, 1944, The Latvian legation
  7. Catholic Encyclopedia, Charles George Herbermann, 1907, Robert Appleton Company
  8. Church in Latvia, Alfreds Bilmanis, 1945, Drauga vēsts
  9. An Historical Overview of the Crusade to Livonia, William Urban, Reference Book for Medieval studies
  10. Eric Christiansen, The Northern Crusades, 1997, Penguin, ISBN 0140266534
  11. Helle Knut, 2003, Cambridge University Press, ISBN 0521472997 The Cambridge History of Scandinavia: Prehistory to 1520, p. 269

Kanpo estekak aldatu