Ezpataren Anaia Livoniarrak

Ezpataren Anaia Livoniarrak (latinez: Fratres militae Christi, literalki, Kristoren Armadaren Anaitasuna), Kristoren Zaldunak, Ezpataren Anaiak, Zaldun Ezpataeramaleak eta Livoniako Kristoren Milizia bezala ere ezaguna, ordena militarra izan zen, Alberto Buxhoeveden Rigako gotzainak (Livoniako Printze-Gotzaina) 1202an sortutakoa, fraide-gerlari alemaniarrez (Livoniakoak) osaturik zegoena. Nagusiki, zaldun tenplarioen estatutuetan oinarritua zegoen.

Ezpataren Anaia Livoniarrak
Motazaldun-ordena, Ordena militar eta estatu bezero
Sorrera1202
Sorrera lekuaLetonia
SortzaileaAlbert of Riga (en) Itzuli
HerrialdeaTerra Mariana
Unitate nagusiaOrdena Teutonikoa
Mendeko unitateakQ63200509 Itzuli
Egoitza nagusiaCēsis
Gerrak eta guduak
Battle of Saule (en) Itzuli

Sortu zenetik, ordenak, gotzaindegiaganako ustezko menpekotasuna ez zuen kontutan hartzen. 1218an, gotzainak, Danimarkako Valdemar II.a erregeari, ordenaren aurkako laguntza eskatu zion, baina erregeak, Anaitasunarekin adostasun bat lortu zuen eta Estonia iparraldea konkistatzeko probestu zuen.

Ordenaren kuartelak Viljandin (Fellin), egungo Estonian aurkitzen ziren, non gazteluaren harresiak oraindik zutik dauden. Beste gotorleku batzuk Zesis (Wenden), Sigulda (Segewold) eta Aizkraukle (Ascheraden) ziren. Viljandi, Kuldiga (Goldingen), Aluksne (Marienburg), Tallinn (Reval)eko komandanteak eta Paideko (Weissenstein) Bailea, Ordenako Maisuaren bost partaideko kontseiluaren partaide ziren.

Ordenaren armarria

Letoniako historia

Ordenaren Maisuak

aldatu

Livoniako Maisuak (Ordena Teutonikoa)

aldatu

Kanpo estekak

aldatu