Txileko komunak herrialdearen administrazio-banatekan maila beherenekoan dauden erakundeak dira, eskualdeen eta probintzien pean. Euskal Herrian erabiltzen den udalerri kontzeptuaren baliokidea da.

Txileko komuna erakunde subnazional txiki bat da, hiritarra, landatarra edo mistoa; zenbait hiri, herri edo herrixka elkartuz sortua. Komuna baten barruan egon daitezke hiri edo herri bat baino gehiago, hala nola: hiriak (5.000 biztanle baino gehiago), herriak (2.001 – 5000 bitarte biztanle, edo 1000 – 2001 bitarte, biztanleen % 50 bigarren edo hirugarren sektoreko ekonomia-jardueran ari badira), edo beste edozein motako herrixka edo giza kokaleku batzuk.

2010. urtean, Txilen 346 komuna daude, 54 probintziatan bilduak.

Administrazioa

aldatu

Komuna bakoitzaren (edo komuna elkarte) toki-administrazioa udalean datza. oro har, udalak komuna bakar bat administratzen du, alabaina, Cabo de Hornos komunaren kasuan udalak Cabo de Hornos eta Antártica komunak administratzen ditu.

2008. urtean 346 komuna eta 345 udal daude.

Kanpo estekak

aldatu