Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia (laburrago Telesforo Monzon eLab edo TM eLab) ikerketa sozio-politikoa egiteko sortutako ikertegi bat da, Telesforo Monzonen ondare eta memoria gordetzen duen Olaso Dorrea Fundazioaren baitatik sortua, eta Bergarako Olaso Dorrean egoitza duena.
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | ikerkuntzarako institutua |
Jarduera | |
Honen parte | Olaso Dorrea Fundazioa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2020 |
webgune ofiziala![]() |

Egitekoak
aldatu2020ko martxoan aurkeztu zuten Laborategia, Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategi gisa. Laborategiaren lan ildo nagusiak hauek dira: globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa. Era berean, Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak izango ditu oinarri laborategiak. Balio horien artean nabarmendu zituzten, aurkeztu zen unean, "herri honekiko eta bertako herritarrekiko konpromisoa"; "belaunaldi berrien ideia eta kezkekiko irekitasuna", "zorroztasuna, analisian eta horien azalpenean" eta "sormena".[1]
2020ko abenduan, Naziometroa izeneko aldikako inkesta sozio-politikoa aurkeztu zuen TM Elab-ek[2], EHUko ikerketa talde batekin elkarlanean. "Euskal Burujabetzaren Barometro" gisa definitu zuten aurkezpenean neurgailu berria, eta bere helburuen artean dira Euskal Herriaren independentzia nahia neurtzea; horretarako edo kontrako jarrera unionistarako arrazoiak aztertzea, edo subiranotasunak lurraldeka garatuta burujabetza orokorrari egin diezaiokeen ekarpena neurtzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bereziartua, Jokin. Telesforo Monzon laborategia aurkeztu dute, Euskal Herriaren egungo erronkei erantzuteko. (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
- ↑ «Naziometroa sortu da, "Euskal Burujabetzaren Barometroa"» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).