Tarahumara (Rarámuri tarahumareraz) Mexikoko iparraldeko izen bereko indiar herriko kidea da. Egungo Chihuahuako estatuaren mendebalean eta Durangoko estatuaren ipar-mendebalean bizi ziren, Mendebaldeko Sierra Madre mendien magalean. Espainiarrak iritsi zirenean, mendietara erretiratu ziren eta hantxe bizi dira gaur egun. Transhumantzia praktikatzen dute oraindik.

Bi gizon tarahumara (Tuaripa, Chihuahua, 1892)

2006an kalkulatzen zen 50.000-70.000 pertsona direla.

Beste uto-aztekar tribuekin batera peiote landarea gurtzen dute.

AtletismoaAldatu

 
Emakume tarahumarak Chihuahuan.

"Rarámuri" hitzak euren hizkuntzan esan nahi du "korrika azkar egiten dutenak". Izan ere, tradizionalki herri hau ezaguna da tarte luzeetan lasterka egiteko gaitasun handiagatik. Populazioa sakabanatuta dagoenez, euren arteko komunikazio eta garraiorako aproposa da ohitura hau, baita ehizatzeko ere. Korrika oinutsik edo sandalia moduko batzuk ("huarache"-ak) erabilita egiten dute.

Arnulfo Quimare eta Lorena Ramírez maratoilari ezagunak dira.

HizkuntzaAldatu

Tarahumarera bertako hizkuntza indigena da, uto-azteka multzokoa. Chihuahuako estatuan hitz egiten dute nagusiki. Mintzaira erabiltzen da lehen hezkuntzako eskoletan, bertako administrazioan eta merkataritzan eta erlijio praktiketan. Alfabetizatutako hiztunak bakarrik dira %1a (%20a gazteleraz). Guachochi udalerrian badago irrati emisora bat tarahumareraz.

BibliografiaAldatu

  • Cynthia Gorney. 2008. "Tarahumara People". National Geographic, November 2008.
  • Kenneth Simon Hilton. "Diccionario Tarahumara". Tucson, AZ: Instituto Linguistico de Verano, 1993.
  • Jose Luis Zamarrón eta Jane H. Hill. "Avances y balances de lenguas yutoaztecas". Cordoba: Colección Científica, 2001.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu