Uto-azteka hizkuntzak
Uto-azteka hizkuntzak amerindiarren mintzairen familia bat da, Ipar Amerikan zabaldutakoa: AEBetako eta Mexikoko mendebaldean eta hegoaldean nagusiki. Izena dator Ute mintzairatik (Utah) eta Nahuatl-etik (azteka).
Uto-azteka hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza familia | |
giza hizkuntza Ameriketako jatorrizko hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog |
utoa1243 |

Uto-azteka hizkuntzen mapa Mexikon.

Uto-azteka hizkuntzen mapa Ipar Amerika osoan.
30 hizkuntza hartzen ditu barne familia honek, gehienak oso erabiltzaile kopuru urriekin: Nahuatl (zabalduena, Mexikoko hegoaldean mintzatua), komantxera, o'odhamera, mayoera, hopiera eta tarahumarera, besteak beste. Iparraldeen hitz egiten dena xoxoniera da (Idaho), eta hegoaldeen nawat edo pipil (El Salvador).
1.700.000-1.900.000 hiztun inguruk erabiltzen dituzte.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)Uto-aztecan.org webgunea.