Mendebaldeko Sierra Madre

Mendebaldeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre Occidental) Ipar Amerikako mendikatea da, Mexikoko mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko muturrean 1.500 kilometroz luzatzen dena.

Mendebaldeko Sierra Madre
Sierra Madre Occidental.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCerro Mohinora (en) Itzuli
Garaiera10.863 ft
Luzera1.250 km
Zabalera150 mi
Azalera289.000 km²
Geografia
Sierra Madres of Mexiko.jpg
Koordenatuak26°44′45″N 108°3′28″W
MendikateaBareko kostako mendikateak
Artikulu hau Mexiko ipar-mendebaldeko eta Arizona hegoaldeko mendikatea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».

GeografiaAldatu

Arizona eta Sonoraren arteko mugatik hegoaldera hedatzen da Mendebaldeko Sierra Madre, Sonorako ekialdea, Chihuahuako mendebaldea, Sinaloa, Durango, Zacatecas, Nayarit, Jalisco, Aguascalientes eta Guanajuato zeharkatuz. Mendebaldeko kostaldea eta Mexikoko erdialdeko goi-ordoki zabala bereizten ditu. Hegoaldean Zeharkako Sumendi-ardatza eta Hegoaldeko Sierra Madrerekin elkartzen da. 1.500 kilometro inguru ditu ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, eta 160-480 kilometro bitarteko zabalera. 289.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, Mexikoko lurraldearen seirena.

1.150 metro inguruko mendiak ditu iparraldean eta 3.000 metro ingurukoak hegoaldean. Garaiera berdintsuko gailur gehiago badira ere, mendi garaiena Cerro Mohinora (3.311 metro) dela uste da. Mendien ekialdeko mazela leuna da; mendebaldekoa, berriz, oso malkartsua, ibar estu sakonek hautsia tarteka. Lurralde lehor samarra da, belarrez eta zuhaiskez estalia, baina leku garai hezeagoetan, pinu, zedro eta haritz zuhaiztiak ditu. Goi-ordokia eta Sinaloako eta Sonorako zabaldiak lotzen dituzten bi errepidek zeharkatzen dute mendikatea.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu