Tania Elosegi

golf-jokalari espainiarra

Tania Elosegi Mayor (Donostia, 1981eko abenduaren 13a - ) euskal golf-jokalaria da.

Tania Elosegi

Bizitza
JaiotzaDonostia1981eko abenduaren 13a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria

Biografia aldatu

9 urte zituela hasi zen golfean eta amateur moduan sari asko lortu zituen. Enpresa Zuzendaritza ikasi zuen EHUn. Real Golf Club de San Sebastian klubean izan zen.

2002, oraindik amateurra zela, Elosegik brontzezko domina lortu zuen Munduko Amateur Txapelketan, Malaysian. Europako Talde Txapelketetan bi urrezko domina eta zilarrezko bat junior txapelketetan irabazi zituen. 2005eko azaroaren 25ean profesional bilakatu zen.[1]

Urte hartan Europako Ladies Tourren hasi, baina, ez zuen emaitza onik lortu 2009ra arte. Orduan ABN AMRO Emakumezkoen Txapelketan garaipena lortu eta top 10ean amaitu zen txapelketa guztietan. Horri esker, 2009ko Solheim Kopako Europako taldean parte hartu zuen.

Palmaresa aldatu

  • 1998: Euskadiko Emakumezko Golf Txapelketa
  • 1999: Frantziako Nazioarteko Emakumezko Junior Golf Txapelketa
  • 1999: Euskadiko Emakumezko Golf Txapelketa
  • 2000: Espainiako Emakumezko Golf Txapelketa
  • 2000: Mediterranear Jokoetan Brontzezko domina
  • 2004: Xerez Golf Txapelketa
  • 2005: Biarritz Cup
  • 2007: Espainiako Emakumezko Golf Txapelketa
  • 2007: Telkom Women's Classic
  • 2009: ABN AMRO Emakumezkoen Irekia

Taldekako txapelketak aldatu

Amateur

  • Espirito Santo Saria (Espainiarekin): 2002

Profesional

  • Solheim Kopa (Europarekin): 2009
  • Munduko Txapelketa (Espainiarekin): 2007, 2008

Solheim Koparen emaitzak aldatu

Urtea Partida
guztira
W-L-H
guztira
W-L-H
singleak
W-L-H
laukoteak
W-L-H
lau-bola
Irabazitako
puntuak
Puntuen
%
Ibilbide osoa 3 1-2-0 0-1-0 0-0-0 1-1-0 1 %33,33
2009 3 1-2-0 0-1-0 C. Kimek menderatua 0-0-0 1-1-0 H. Alfredssonekin garaipen 1, H. Alfredssonekin galdutako 5&4 1 %33,33

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu