Ritsurin lorategiak

Ritsurin lorategiak.

Ritsurin lorategiak (japonieraz: 栗林公園 Ritsurin Kōen?) , Japoniako Shikoku uharteko hiria den Takamatsun dauden lorategi historiko ezagunak dira.

HistoriaAldatu

Ikoma Takatoshi daymioa hasi zen lorategiak eraikitzen 1625ean, bereziki hegoaldeko putzua. 1642an Matsudaira Yorishigek hartu zuen hiriaren agintea eta berak ere lorategiak lantzeari ekin zion. Ehun urtetan zehar zabalkuntza eta gehigarri berriak osatu ziren. 1875ean Meiji gobernuak publikoari ireki zion.

1953an Japoniako ikuspegi ederrenen artean sartu zuten, (日本の特別名勝 Nihon no Tokubetsu Meishō).

EgituraAldatu

750.000 metro koadroko azalera dauka eta hainbat eremu eta eraikin aipagarri ditu:

  • Kikugetsu-tei: 1640an eraikitako te-etxea.
  • Hakomatsu: itxura geometrikoak dituen pinudi beltza.
  • Basahateak ehizatzeko putzua.
  • Sai-ko: mendebaldeko aintzira.
  • Nan-ko: hegoaldeko aintzira.

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 34° 19′ 47″ N, 134° 02′ 38″ E / 34.329591°N,134.043968°E / 34.329591; 134.043968